Material eta produktu birziklatuetan bihurtutako hondakinak.

 

Zer egiten dugu.

Enpresak eta erakundeak hondakinetako balorizazioan aholkatzen ditugu.

Material eta produktu berriak garatzen ditugu hondakinetatik abiatuta.

Egunero hiriek eta bertako jarduerek, milaka hondakin tona sortzen dituzte, eta birziklapen ezaren ondorioz, hauek zabortegietan bukatzen dute. Honela, balio handiko baliabide asko alferrik galtzen dira, eta gainera, material berri asko erauzten dira gure planetatik, hauetatik asko berriztagarri ezinak. Baina gauzak aldatzen ari dira, eta pixkanaka Ekonomia Zirkularraren bidea irekitzen hasi da. Hau, baliabideen zikloan ardaztuta dago, eta berrerabilpenean, konponketan, birfabrikazioan eta material eta produktuen birziklapenean oinarriturik dago; material berrien erabilera alde batera utziz.

Zicla, produktu birziklatuak sortzen dituen enpresa bat da, eta Ekonomia Zirkularrarekin konpromezu handia du. Hirietan eta hirien jardueran sortzen diren hondakinen balorizazioan lan egiten dugu. Gaur egun, nahiz eta hondakin hauek balorizazio potentzial handia izan, zabortegietan bukatzen dute. Hondakin hauek, industrian, herrietan, zerbitzuetan, etab. sortutakoak izan daitezke, baina denek ezaugarri bat dute komunean: alferrik galdutako baliabideak dira.

Hondakin hauen diagnostiko tekniko eta ekonomiko bat egiten dugu, eta industriaren parean hauen eraldaketa prozesua diseinatzen dugu, prezio eta kalitate onena eduki dezaten. Industriarekin lan egiten dugu, bai hondakinetatik datozen material berriak diseinatzeko, baita hauek prozesu industrialetara egokitzeko berrikuntza kontuan hartuz, honela bigarren mailako material berri bezala onartuak izan daitezen.
Azkenik, material berri hauen erabileran oinarrituriko negozio aukeretan lan egiten dugu, eta produktu birziklatuetan eraldatzen ditugu, hirietako segurtasuna, irisgarritasuna etab. hobetu ahal izateko.

Honela, Ziclan balio proposamen bat eskaintzen diegu hirietan sortutako hondakinei, eta gure proiektuei esker, hondakin hauek hirietara konponbide jasangarri moduan itzultzen ditugu, Ekonomia Zirkularraren markoaren barruan.

    • BalidECU

    BalidECU proiektuak Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen (EKI) Motorraren Kontrolerako Unitateen (ECU) remanufaktura eta ziklo itxiera sustatzen du.

    BalidEDU proiektuak Motorren Kontrolerako Unitateen (Engine Control Unit edo ECU ingelesez) ziklo itxiera bultzatuko du[…]

    • babesgunea
    • benefits of riding your bike

    Seinaleztapen bertikala eta trafiko bereizketa batzen dituzten irtenbide berriak garatzea.

    Errepidetik bereiztuta doazen bidegorrien garapenak, txirrindulariak babesteko bereizgailuen demanda piztu du. Pieza bereizgailu hauek erresistentzia[…]

    • koala proiektua

    Koala proiektua: errotulazio eta inpresio hondakinen kudeaketa hobetzea ekonomia zirkularraren estrategiak aplikatuz

    Koala Rotulación, errotulazioa eta inprimazio digitala egiten duen eta Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti poligonoan ezarrita dagoen[…]

    • circular design

    Circular Design: Learning for Innovative Design for Sustainability.

    Circular Design proiektuaren helburua. Circular Design: Learning for innovative Design for Sustainability proiektuaren helburua produktuen[…]

    • endofplastics
    • endofplastics
    • endofplastics

    EndOfPlastics: plastikoarentzako estrategia bat ekonomia zirkularraren baitan.

    EndOfPlastics proiektuaren helburua. EndOfPlastics proiektuaren helburu nagusia gaur egun hondakindegietan amaitzen duten plastikozko hondakin-frakzioak, kontsumo[…]

    • car mining

    Car Mining: Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) plastikoak berreskuratzea.

    2018ko urtarrilean hasi delarik, Car Mining proiektuaren helburu nagusia, Katalunian dauden Tratemendurako Baimendutako Zentroetan (TBZ)[…]

    • kautxu aparren hondakinak
    • caucho espumado

    Oihal teknikoak kautxu aparren hondakinekin.

    Oihal teknikoen garapena industrian sortutako kautxu aparren hondakinak erabiliz. Proiektuak oihal teknikoen garapenean oinarritu zen[…]

    • altzari urbanoak

    REURBANO.

    Altzari urbanoak hirietan berrerabiltzen. Hirietan aldatzen diren altzari urbanoak produktu berrietan bihurtu daitezke hiri berdinarentzeko[…]

    • agregakin birziklatuak

    Agregakin birziklatuen kontsumoaren sustapena Katalunian.

    Agregakin birziklatuak. Agregakin birziklatuen fabrikazioa, eraiketa eta eraispen hondakinen harrizko frakzioa produktu bukatu batean bilakatzea[…]

    • Birziklatuak Erosteko Sarea

    Birziklatuak erosteko sarea.

    Katalunia baliabide natural urriko herrialdea da eta behar dituen lehengaien eskaera hurbileko zein urruneko herrialdeei[…]

    • poliuretano hautsa

    Poliuretano hauts hondakinen balorizazioa.

    Poliuretanoa prestazio handiko materiala da, baita poliuretano hautsa ere. Gainera, material honek industrian balio oso[…]

    • automobilen industriaren hondakinak

    Plaka eta oholak automobilen industriaren hondakinetatik.

    Automobilen industriaren hondakinak mota askotarikoak dira, haien artean aginte-mahaiak, isolamendu akustikoak, oholak, etab.-en fabrikaziotik eratorritako[…]

    • biomasse

    Biomasa sortzeko Zentroa.

    Baso jatorriko biomasa baso-ustiapenetatik dator, hauetan mantentze eta garbiketa lanak egiten direnean sortzen diren kimatze[…]

    Material birziklatuz egindako bermikonpostagailua.

    Zizareen bidezko konpostajea, etxean edo lorategian sortutako hondakin organikoetatik kalitate altuko ongarri ekologikoa lortzeko modu[…]

    • ekoetiketak

    Ekoetiketak eta Ekonomia Zirkularra.

    Europar Komisioak Ekonomia Zirkularraren inguruko neurrien pakete berri bat garatu du Europako enpresa eta kontsumitzaileak[…]

    • Kalitatezko Ingurumena bermatzeko Bereizgarria

    Kalitatezko Ingurumena bermatzeko Bereizgarriaren sustapena.

    Kalitatezko Ingurumena bermatzeko Bereizgarria guar egun indarrean den arautegitik kanpo dauden kalitatezko ingurumena bermatzen duten eskakizun[…]

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. c/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona