Privatutasun Gidalerroak.

Privatutasun Gidalerroak.

www.zicla.com Interneteko domeinu bat da, eta ZICLACITIES enpresak erregistratu du IFK: B63715148 ; administrazio-egoitza Ramon Turró kalea, 100-104, 4. solairua, 3. atea – 08005 BARTZELONA. ZICLACITIES, S.L. enpresaren erabiltzaileak beren-beregi onartzen ditu www.zicla.com.

 

WEBGUNEA erabiltzeko baldintza orokor hauek www.zicla.com:

 

1. Legezko Gaitasuna:

 

Erabiltzaileak adierazten du adinduna dela (18 urte edo gehiagokoa), eta ZICLACITIES, S.L. webgunean eskainitako Produktu eta Zerbitzuak kontratatzeko beharrezko legezko gaitasuna duela. Halaber, adierazten du hitzarmen honen lotespena onartzen duela, eta WEBGUNE hau erabiltzeko eta eskainitako Produktu eta Zerbitzuak kontratatzeko baldintza guztiak ulertzen eta onartzen dituela.

 

2. Xedeak:

 

ZICLACITIES, S.L. enpresak jakinarazten dizu datu pertsonalen xedea hitzarmenean zehaztutako harremanak kudeatzea dela, eta bera dela haiek tratatzearen arduraduna. Halaber, pertsona eta erakunde interesdunei ZICLACITIES, S.L. enpresarekin erlazionatutako jarduera, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eman ahal izateko erabiliko dira datu pertsonalak; bereziki, hauekin erlazionatutako informazioa:

 

– Produktuen salmenta.

– Kontsultoretza-zerbitzuak.

 

Adierazitako komunikatuak edozer bidetatik egin ahal izango dira, bide elektronikoak barne. Interesdunak berariaz baimendu beharko du komunikatuak bidaltzea; horretarako, dagozkion laukiak markatu beharko ditu emandako eskaera-inprimakietan.

 

3. Erabiltzailea:

 

ZICLACITIES, S.L. enpresak eskaintzen dituen Produktu eta Zerbitzuak kontratatzen dituen edo haien inguruko informazioa eskatzen duen erabiltzaileak adierazten du erregistratzerakoan emandako informazio guztia egiazkoa, osoa eta zehatza dela:

 

3.1. www.zicla.com webgunearen erabiltzaileak bermatu egiten du emandako datu pertsonalak (aurrerantzean, DATUAK,) egiazkoak, zehatzak eta indarrekoak direla, eta haien erantzulea da. Gainera, behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du.

 

3.2. Erabiltzaileak berariaz baimentzen du DATUAK hirugarrenei jakinaraztea, ZICLACITIES, S.L. enpresak eskainitako eta erabiltzaileek eskatutako Produktu eta Zerbitzuak behar bezala emateko beharrezkoa denean.

 

3.3. Erabiltzaileak berariaz ematen du baimena ZICLACITIES, S.L. enpresaren publizitatea eta berritasun komertzialak posta elektroniko bidez jasotzeko, bai eta ZICLACITIES, S.L. enpresak merkaturatutako edo promozionatutako Produktu eta Zerbitzuen inguruko mezuak jasotzeko ere.

 

4. Interesdunaren eskubideak:

 

Edozer pertsonak du eskubidea ZICLACITIES, S.L. enpresa berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez jakiteko. Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak atzitzeko, eta zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eska dezakete, edo, hala badagokio, ezabatzeko; besteak beste, bildu zirenean zuten xederako beharrezkoak izateari utzi badiote.

 

Inguruabar jakinetan eta beren egoerarekin lotutako arrazoiak direla eta, interesdunek aurka egin diezaiokete haien datuen tratamenduari. Kasu horretan, ZICLACITIES, S.L. enpresak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta bidezko edo halabeharrezko arrazoiak baditu, edo erreklamazioen aurrean defendatzeko behar baditu. Halaber, legezko betebeharrak indarrean dauden epean, behar bezala blokeatuta edukiko ditu.

 

Inguruabar jakinetan, bezeroek edo interesdunek tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; hala, ZICLACITIES, S.L. enpresak erreserbatu egingo ditu datuak, eta legeak baimendutako kasuetan bakarrik erabiliko. Interesdunek haien datuak beste norabait eramateko eskubidea dute; hortaz, eman dizkiguten datuak eskatu eta jaso ditzakete, edo berek hautatutako beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko eskatu, erabilera arrunteko eta mekanikoki irakur daitekeen formatu batean.

 

Eskubide horiek guztiak egikaritzeko, interesdunak mezu elektroniko bat bidal dezake info@zicla.com helbidera, NANaren edo ordezko identifikazio-dokumentuaren kopia bat erantsita eta zer eskubide egikaritu nahi duen argi adierazita. Halaber, eskaera posta arruntez egin ahal izango du, goian adierazitako helbidera zuzenduta. Eskaerei ahalik eta bizkorren erantzuten zaie; baina, edonola ere, hilabete igaro baino lehen erantzungo zaie. Beharrezkoa bada, epe hori beste bi hilez luza daiteke, eskaeren konplexutasunaren eta kopuruaren arabera. Eskaera jaso eta hilabete igaro baino lehen jakinaraziko dio arduradunak interesdunari epea luzatu egin dela.

 

5. ZICLACITIES, S.L:

 

Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz; ondorengo erregelamenduari, hots, 1720/2007 Errege Dekretuari jarraikiz; eta 2018ko maiatzeko 25eko 2016/679 erregelamendu europarrari jarraikiz, erabiltzaileak www.zicla.com webgunearen bidez bidalitako DATUAK ZICLACITIES, S.L. enpresak tratatuko ditu era automatikoan, eta Tratamendu-jardueren erregistroan gordeko dira, ZICLACITIES, S.L. enpresaren Produktu eta Zerbitzuak eskaini eta kudeatu ahal izateko.

 

5.1. Aipatu Tratamendu-jardueren erregistroaren arduraduna ZICLACITIES, S.L. merkataritza-sozietatea da (administrazio-egoitza: Ramon Turró kalea, 100-104, 4. solairua, 3. atea, 08005 Bartzelona, Espainia; helbide elektronikoa: info@zicla.com.
5.2. DATUEN titularrek beti izango dute fitxategia atzitzeko eskubidea, eta datuak zuzentzeko, ezerezteko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak egikaritu ahal izango dituzte, datuak babesteko legedian xedatutako baldintzak betez.

 

5.3. Era berean, erabiltzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko eta lagatzeko ematen duen baimena edozein unetan eta atzeraeraginezko ondoriorik gabe ezereztu ahal izango da. Hala xedatzen dute Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 6. eta 11. artikuluek; haren ondorengo erregelamenduak, hots, 1720/2007 Errege Dekretuak; eta 2018ko maiatzaren 25eko 2016/679 erregelamendu europar berriak.

 

5.4. Klausula honetan adierazitako xedeetarako, nahikoa izango da ZICLACITIES, S.L. enpresarekin harremanetan jartzea, info@zicla.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita, edo haren administrazio-egoitzara gutun bat bidalita (Ramon Turró kalea, 100-104, 4. solairua, 3. atea, 08005 BARTZELONA, ESPAINIA).

 

5.5. ZICLACITIES, S.L. enpresak bermatu egiten du beharrezko segurtasun-neurriak hartu dituela bere instalazio, sistema, zerbitzari eta fitxategietan, baimenik ez duten pertsonek ez ditzaten atzitu DATUAK.

 

5.6. Aurrez xedatutakoa eragotzi gabe, DATUAK autoritate publikoei eman ahal izango zaizkie, baldin eta hala eskatzen badute, kasuan kasu dagozkion lege-xedapen eta erregelamenduei jarraikiz.

 

6. ZICLACITIES, S.L. enpresaren www.zicla.com webgunearen ERABILERA:

 

6.1. www.zicla.com webgunea edo/eta ZICLACITIES, S.L. enpresaren Produktu eta Zerbitzuak erabilita, erabiltzaileak erabat onartuko ditu Baldintza orokorren azken bertsioak dakartzan baldintza orokor guztiak, eta haien baliozkotasuna berretsiko du; horregatik, erabiltzaileak kontuan izan behar du www.zicla.com webgunea bisitatzen duen bakoitzean haiek irakurtzearen garrantzia.

 

6.2. ZICLACITIES, S.L. enpresak, edozein unetan eta aurretiaz abisatu gabe, alde bakarretik alda ditzake Baldintza orokor hauek, emandako Produktu eta Zerbitzuak, orri honen beste edozein aspektu (garrantzitsua izan edo ez), edo www.zicla.com webguneko zerbitzuen operatibotasun-baldintzak, baldintza teknikoak eta erabilera-baldintzak.

 

6.3. Halaber, erabiltzaileek, zerbitzua hobetzeko eta kalitate-maila egokienera iristeko (zeina ZICLACITIES, S.L. enpresaren xede nagusia baita), egoki deritzen aldaketak iradoki ahal izango dituzte, eta, horretarako, orriaren arduradunekin jarri ahal izango dira harremanetan info@zicla.com helbidean.

 

6.4. Erabiltzailea konprometitu egiten da www.zicla.com webgunea eta haren bidez erabiltzen dituen Produktu eta Zerbitzuak legeei, jardunbide egokiei eta ordena publikoari jarraikiz erabiltzera, bai eta Baldintza orokor hauetan xedatutakoari jarraikiz ere. Ondorioz, www.zicla.com webgunea edo eskainitako Produktu eta Zerbitzuak zilegi ez diren xede eta ondorioetarako ez erabiltzeko betebeharra izango du. Halaber, ezin izango ditu erabili Baldintza orokor hauetan xedatutakoaren aurka, hirugarrenen eskubide edo interesak urratzen dituen eran, www.zicla.com webgunea nahiz haren bidez atzi daitezkeen Produktu eta zerbitzuak kalte ditzakeen eran, gainerako erabiltzaileen erabilera kaltetuko duen eran, ZICLACITIES, S.L. enpresaren erabilera kaltetuko duen eran, edo/eta ZICLACITIES, S.L. enpresaren irudiari kalte egingo dion edo kalte egin diezaiokeen eran.
6.5. www.zicla.com webgunearen erabiltzaileek jasotako argibideak errespetatzeko betebeharra izango dute. Argibide horiek posta elektronikoz jasoko dituzte (info@zicla.com helbidearen bidez) edo zuzenean ZICLACITIES, S.L. enpresarengandik nahiz horretarako baimena duten langileengandik.

 

6.6. Profesionalak zerbitzua betetzeko duen erantzukizunaren ukapenari edo murrizketari buruz indarrean dagoen legediak une bakoitzean inposatzen dituen betebehar edo debeku guztiak onartzen ditu erabiltzaileak.

 

7. ZICLACITIES, S.L. enpresaren zerbitzuak:

Ez daude zuzenduta adingabeei, eta ez dute biltzen adingabeei buruzko informaziorik.

 

8. Kanpoan uzteko arrazoiak:

ZICLACITIES, S.L. enpresak beretzat gordetzen du erabiltzailea kanpoan uzteko eskubidea, behin-behinean nahiz behin betiko, kasu hauetako edozeinetan:

 

8.1. Dokumentu honetan xedatutako erabilera-baldintza orokorretako edozein urratzen badu.

 

8.2. Legeak, jardunbide egokiak edota ordena publikoa urratzen baditu.

 

8.3. ZICLACITIES, S.L. enpresarekiko duen edozein betebehar urratzeagatik. Erabiltzailea kanpoan uzten badu ere, ZICLACITIES, S.L. enpresak ez dio uko egiten dagozkion legezko ekintzak gauzatzeari, ez eta legez dagozkion kalte-ordainak eskatzeari ere.

 

9. Jabetza intelektuala eta egile-eskubideak:

 

9.1. www.zicla.com webgunean dagoen informazio guztia, haren diseinu grafikoa eta HTML, JAVA, JAVA Script edo Active X lengoaian idatzitako kodea egile-eskubideen bidez dago babestuta, edota jabetza intelektuala babesteko bestelako eskubide batzuen bidez.

 

9.2. Eskubide hauek ZICLACITIES, S.L. enpresari soilik dagozkio, edo haren lizentzia-emaileei. WEBGUNE hau atzitzen duten Interneteko erabiltzaileek bertan dagoen informazioa ikusi ahal izango dute, bai eta edukia modu pribatuan beren sistema informatikoetan deskargatu edo erreproduzitu ere, baldin eta erreproduzitutako elementuak ez bazaizkie gerora hirugarrenei lagatzen, edo Internetera nahiz sare lokal batera konektatutako zerbitzari batean instalatzen ez badira. Baldintza orokor hauetan xedatutakoa eragotzi gabe, ez da baimenik ematen www.zicla.com webgunean argitaratutako informazioa (osorik nahiz hein batean) banatzeko, eraldatzeko, lagatzeko, publikoki jakinarazteko, erreproduzitzeko, ez harekin beste ezer egiteko; horretarako, ZICLACITIES, S.L. enpresaren baimena beharko da aurretiaz.

 

9.3. Erabiltzaileak modu arduratsu, zuzen eta zilegian erabili beharko ditu www.zicla.com webguneko edukiak. Zehazki, modu pertsonalean erabili beharko ditu, ez komertzialean, eta ezin izango ditu aldatu edo ezabatu iturrien, copyrightaren eta ZICLACITIES, S.L. enpresaren nahiz hirugarrenen eskubideak adierazten dituzten datuen aipamenak; hots, haien jatorrizko forma errespetatu beharko du. Debekatuta dago www.zicla.com webgunean argitaratutako informazioa edozein eratan erreproduzitu, kopiatu, banatu edo argitaratzea ZICLACITIES, S.L. enpresaren aurretiazko idatzizko baimenik gabe. Erreproduzitzeko baimena lortzeko eskaerak info@zicla.com helbide elektronikoan egin daitezke.

 

9.4. www.zicla.com webguneko edukiek egile-eskubideak edo jabetza intelektualaren gaineko bestelako eskubideak urratzen dituela uste badu erabiltzaile edo hirugarren batek, inguruabar horren berri eman diezaioke ZICLACITIES, S.L. enpresari, posta elektroniko bidezko jakinarazpen bat bidalita info@zicla.com helbidera eta, gutxienez, honako datu hauek zehaztuta: a) Erreklamatzailearen izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa. b) Ustez urratutako egile-eskubideen edo bestelako jabetza intelektualaren gaineko eskubideen titularraren datuak. c) Eduki urratzaileak, eta www.zicla.com webgunean duten kokapena. d) Edukiak egile-eskubideen edo jabetza intelektualaren gaineko bestelako eskubideen jabearen baimenik gabe erabili direla dioen adierazpena.

 

9.5. Aurreko paragrafoetan adierazitakoa eragotzi gabe, ZICLACITIES, S.L. enpresak beretzat gordetzen du publizitatearen, egile-eskubideen edo jabetza intelektualaren gaineko bestelako eskubideen araudian oinarritutako erreklamazioen aurka defendatzeko eskubidea.

 

 

10. Hiperestekak:

 

10.1. www.zicla.com webguneak publizitatera edo hirugarrenen WEBGUNEETARA daramaten estekak baditu, ZICLACITIES, S.L. enpresak ez du bere gain hartzen hirugarrenen WEBGUNEETAKO zerbitzu, eduki, datu, artxibo, produktu eta beste edozein material kontrolatzeko erantzukizuna; izan ere, ez ditu aurretiaz kontrolatzen, eta ez ditu onesten edo bere egiten. Hortaz, ZICLACITIES, S.L. enpresa ez da inola ere izango orri horietan dagoen edukiaren legezkotasunaren erantzule, eta hirugarrenaren ardura baino ez da izango, azalpen gisa eta izaera murriztailerik gabe, legezkotasuna, jardunbide egokiak, ordena publikoa eta edukiak errespetatzea, bai eta hirugarrenen eskubideak urratzen ez direla ziurtatzea ere. Hiperesteka bat egoteak ez du inola ere esan nahi ZICLACITIES, S.L. enpresaren eta WEB-orriaren jabearen arteko harremanik dagoenik.

 

10.2. www.zicla.com webgunerako hiperestekak sortu nahi dituzten erabiltzaileek edo hirugarrenek bermatu egin beharko dute hiperestekak www.zicla.com webguneko eduki eta zerbitzuetarako sarbidea baino ez duela ematen; halaber, bermatu egin beharko dute ez dutela gauzatzen, azalpen gisa eta izaera murriztailerik gabe, eduki-erreprodukzio, deep-link, browser, edo www.zicla.com WEBGUNEKO edukien inguruko adierazpen oker edo zehaztugaberik. Hiperestekaren parte diren zeinuak kenduta, erabiltzaileak bermatu egin beharko du hiperesteka duen WEBGUNEAN ez dela agertuko ZICLACITIES, S.L. enpresarena den marka, izen komertzial, establezimendu-idazkun, izendapen, logotipo, lelo edo beste edozein bereizgarririk.

 

11. Berme- eta erantzukizun-ukatzea:

 

11.1. ZICLACITIES, S.L. enpresak ez du bermatzen bere WEBGUNEAREN eta erabiltzailearen esku jarritako Produktu eta Zerbitzuen fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta jarraitutasuna; hortaz, WEBGUNEAREN edo zerbitzuen erabilgarritasun, fidagarritasun edo jarraitutasun ezaren ondoriozko edonolako kalte-galeren inguruko erantzukizuna ukatu egiten du. Edonola ere, ahal duela, kaltetutako pertsonari laguntza teknikoa ematen saiatuko da.

 

11.2. ZICLACITIES, S.L. enpresak ez du bere gain hartzen WEB-orrietako edukia atzitzen duten erabiltzaile edo pertsonen software edo hardwarean aldaketak sor ditzaketen birus edo elementuak kontrolatzeko erantzukizunik; izan ere, ez ditu aurretiaz kontrolatzen. Hortaz, ez da izango haien ondoriozko inongo kalte-galeraren erantzule.

 

12. Baldintza orokorren babesa:

 

Baldintza orokor hauetako xedapenen bat baliogabetzat edo ondoriorik gabekotzat jotzen bada ere, gainerako Baldintza orokorrek indarrean jarraituko dute.

 

13. Akats tipografikoak:

 

ZICLACITIES, S.L. enpresak esku duen guztia egiten du WEBGUNEKO informazioa egiazkoa izan dadin eta akats tipografikorik izan ez dezan. Inoiz halako akatsik izatekotan, ZICLACITIES, S.L. enpresaren nahiaren kontra izango da, eta ahal bezain laster zuzenduko da. Akats tipografikorik bada Produktu eta Zerbitzuen prezioetan eta Bezeroren batek haiek erostea erabaki badu akats horretan oinarrituta, ZICLACITIES, S.L. enpresak jakinarazi egingo dio Bezeroari, eta hark zerbitzua deuseztatzeko eskubidea izango du, inolako kosturik gabe.

 

14. Baldintza orokorren onarpena:

 

Erabiltzailea ZICLACITIES, S.L. enpresaren bezero gisa erregistratzen bada, Baldintza orokor hauen jakinaren gainean dagoela esan nahi du, eta beren-beregi onartzen dituela. ZICLACITIES, S.L. enpresaren zerbitzuen hornitzaileek eskainitako Produktu edo Zerbitzu bat kontratatzen bada, berariaz onartuko dira Baldintza orokorrak.

 

15. Lege aplikagarriak eta jurisdikzio eskuduna:

 

Baldintza orokor hauek Espainiako legediaren eta erregelamendu europar berriaren mende daude. Haien baliozkotasun, egikaritze, betearazpen edo ezeztapenaren inguruan auzirik bada, alderdiek uko egingo diete beren eskumenei (edo kasuan kasu dagozkien eskumenei), eta auzia Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegien eskuduntzaren menpe jarriko dute.

 

Enpresaren eta beste erakunde batzuen produktu eta zerbitzuen inguruko informaziorik ez jasotzeko, markatu dagokion laukia inprimakian.

 

Eskaera bat egiteko inprimaki bat bete eta hura bidaltzeko botoian klik egin behar baduzu, klik egiteak esan nahiko du inprimakiak erantsita duen klausulako edukia jakinarazi zaizula, eta berariaz onartu duzula.

 

HIRUGARRENEK EMANDAKO DATUAK.

Eskaera batek titularrak ez diren pertsonen DATUAK baditu, datu horiek eman aurretik, erabiltzaileak jakinarazi egin beharko die pertsona horiei aurreko paragrafoetan azaldutako informazioa.

 

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.