Aholkularitza zerbitzuak hirientzako, zerbitzuentzako eta industrientzako hondakinen kudeaketan berritzeko.

Gure eskaintza.

Hondakinei aplikatutako irtenbide zirkularren eta berritzaileen identifikaziorako aholkularitza zerbitzua, berrerabilerari, birmanufakturari edota balorizazioari zuzendutakoak.

Horretarako, gure talde teknikoak:

  • Hondakinen berrerabileraren, birmanufakturaren eta balorizazioaren diagnosi teknikoa eta ekonomikoa egingo du.
  • Hondakinak material edota produktu berrietan eraldatzeko prozesuak diseinatuko ditu.
  • Merkatuari guztiz lotutako material hauen industria edo negozio aukerak identifikatuko ditu.
zicla consultoria servicios

Hiria / Enpresak

Sortutako Hondakina

ZICLA

Lehengai berriak, erregai alternatiboak

Merkatuaren eskaera

Zergatik?

Egunero, hiriek, zerbitzuek eta industriek milaka tona hondakin sortzen dituzte eta, hauentzako kudeaketa egokia falta denez, hondakinak zabortegietan bukatzen dute. Horrela, oso baliotsuak diren baliagaiei ez diegu inolako etekinik ateratzen, eta Lurretik lehengai berriak ateratzen jarraitzen dugu, hauetatik asko ez berriztagarriak direlarik. Hori dela-eta, ZICLA-k ekonomia zirkularraren alde egin du, eta material berriak erabili ordez, baliabideen zikloan arreta jartzen dugu, existitzen diren produktuen berrerabilpenean, konponketan, birmanufakturan eta birziklapenean oinarritutako ereduari jarraituz.

ZICLA-n, Ekonomia Zirkularrarekin konprometituta dagoen empresa izanik, hiriek eta hauei lotutako jarduerek (industriak eta zerbitzuak) sortutako hondakin balorizagarriak, balorizatuak izateko potentzial interesgarria izan arren gaur egun zabortegietan bukatzen duten horiek, material berrietan eraldatuak izan daitezen lan egiten dugu. Industriak, udalerriek, zerbitzuek eta abarrek sortutako hondakinak izan daitezke, baina guztiek komunean dute baliabide desaprobetxatuak direla

Diagnostiko inprimakia

Zure hondakinei buruzko informazioa eskatu

  • Harremanetarako informazioa

Burutu ditugun zenbait proiektu ikustera gonbidatzen zaitugu.