Vectorial® sistema:

vectorial imatge producto zicla

Vectorial®
Autobus geltokia, autobus
geltokia bidegorriarekin,
erdibitzailea, eta abar.

Fitxa teknikoa

Vectorial®

Vectorial® sistemari esker berehala eralda daiteke hiri gunea eta berehala hobetzen da autobus geltokien irisgarritasuna. Bidegorrien eta autobus geltokien arteko gatazka ere konpontzen du, hauek leku berean topatzen direnean, espaloiak eraiki edo daudenak handitu, eta oinezkoentzat erdibitzaileak eta babeslekuak eraikitzea ere ahalbidetzen du, guzti hau oso denbora laburrean. Bata bestearekin ahokatzen diren moduluz osatuta dago, honekin modu askotara konfiguratzeko aukera emanez.

 

  • Erabilgarri dagoen lekuari erraz egokitu daiteke.
  • Erraz eta bizkor instalatzen eta desinstalatzen da.
  • Prezio oso lehiakorra du behin betiko lanen ondoan, eta baita aurrefabrikatutako beste sistemen ondoan ere, proiektua bide publikoan oso esku-hartze txikiarekin gauzatu baitaiteke.
  • Moduluak birziklatutako plastikoz egiten dira, beraz, ingurumen aztarna oso txikia dute; diseinu ekologikoko produktua da.
  • Eguratsa, kolpeak eta kargak ongi jasaten ditu.
  • Gainazal irristagaitza du, euri-ura drainatzen du eta ehundura zein kolorea pertsonaliza daitezke.
  • Markesinak, totemak, mutiloiak, semaforoak, bankuak eta abar instalatzea ahalbidetzen du.
  • Alboko banda islatzaileak ditu, egunez zein gauez ikusgarritasuna hobetzeko.

Ikus ezazu nola lagundu duen Vectorial® sistemak hirietako irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen.