Azken hamarkadan euren mugikortasun eta irisgarritasun arazoei konponbidea emateko, gure sistemak edo familiak probatu dituzten 250 hiri baino gehiagotan frogatutako gure jakintza eta esperientzia.
Halaber, bezeroak eskatuta pertsonaliza daitezke ZICLAren produktuak, erabiltzailearentzat ulergarriagoak izateko eta egunez zein gauez errazago ikus daitezen, baina bezeroak ziurtatuko du pertsonalizazio horiek tokiko araudia betetzen duten ala ez.
Proiektuaren fase guztietan zehar gure Vectorial® eta Zipper® sistemak eta Zebra® familia barneratzen lagunduko dizu gure talde tekniko eta komertzialak. Horretarako:
Gure produktuak erosten dituzten hirietako edo entitateetako teknikariei erabakiak hartzen laguntzeko xedea dute guk proposatutako irtenbide, konfigurazio eta pertsonalizazioek, baina laguntza bezala ulertu behar dira, ez baitira proiektu betearazleak.
Hiri edo entitate horietako teknikarien lana izango da azken irtenbide, konfigurazio edota pertsonalizazioak erabiltzea nahiz haien inguruko erabakiak hartzea, baita irtenbide, konfigurazio edota pertsonalizazio horiek araudiak betetzen dituztela ziurtatzea ere (direla hirietakoak, direla trafikoaren ingurukoak, direla segurtasunaren ingurukoak, edo direla toki eta une jakinetan aplikatu behar diren eta indarrean dauden bestelako araudiak).
Hiriko espazioaren kudeaketan, bereziki zoru eta espaloietan, baita zirkulazioan eta garraio publikoan ere, berrikuntza lehentasuneko gaia bihurtu da mundu osoko hirietako udal gobernuen agenda politikoetan. Berrikuntza honek erronka tekniko eta teknologikoa dakarkie hiriei, baina baita kulturala ere.