2005. urteaz geroztik hiriei laguntzen diegu XXI. mendeko erronkei aurre egiteko haien eraldaketa prozesuan. Bizikletaz ibiltzea seguruagoa izan dadin eta hiriak hiritar guztiontzat irisgarriagoak izateko lanean dihardugu. Hau guztia, hiriek sortzen dituzten hondakinez baliatuz fabrikatutako produktuak sortuz egiten dugu.
Gure Zipper ® sistemak eta gure Zebra ® familiak- birziklatuak, birziklagarriak, berrerabilgarriak, lehiakorrak eta kalitatezkoak diren bidegorri-bereizgailuak barne hartzen dituzte, kontsumo eta industria ondorengo hondakin plastikoz eginda daudenak; Zebra ® gure lorategiarekin batera, bereizgailu hauek hiri-txirrindularitza segurua bultzatzen laguntzen dute.
Gure Vectorial® sistemak oro har hiriko irisgarritasuna eta bereziki autobus geltokien irisgarritasuna hobetzen duten plataformak muntatzea ahalbidetzen du; gainera, hauek ere kontsumo edo industria ondorengo hondakin plastikoz eginda daude.
Gure lan egiteko modua ekonomia zirkularrarekin bete-betean bat egiten du: material berriak erabili ordez, baliabideen zikloan arreta jartzen dugu, existitzen diren produktuen berrerabilpenean, konponketan, birmanufakturan eta birziklapenean oinarritutako ereduari jarraituz. Gure produktu guztiak birziklatutako material ezberdinekin egiten ditugu.
Ekodiseinuan, mugikortasunean, trafikoan, materialetan, hondakinetan eta ekonomia zirkularrean adituak diren eta hirietarako konponbide egokienak garatzen esperientzia handia duten profesionalen taldea osatzen dugu.
Ingurumen aztarna txikiko konponbideak eskaintzen ditugu kale jasangarriak, irisgarriak, inklusiboak eta atseginak sortzeko.
Hondakinei balioa ematen eta hauek material berri eta produktu birziklatu gisa merkatura itzultzen laguntzen dugu.