Esparru pribatua

Pribatutasun Politika

www.zicla.com, Internet domeinu bat da eta bere titularra ZICLACITIES, S.L. (aurrerantzean ZICLA) da, I.F.Z. B63715148 duena, Bartzelonako Merkataritza Erregistroan izena emanda duena 42801 liburukiko 170 folioan, B-302410 orrian, 18 inskripzioarekin eta hurrengo helbidea duena: Ramón Turró Kalea 100-104, 4º 3ª, 08005 Bartzelona.

 

Erabiltzaileak ZICLAren web orrialdeko zerbitzuak baliatzea hurrengo baldintzen onarpen garbia dakar:
WEB orrialdearen erabilerarako Baldintza Orokorrak: https://www.zicla.com/eu/esparru-pribatua

 

 

1. Legezko Ahalmena:

 

Erabiltzaileak adinez gorakoa (18 urtez gorakoa) dela eta ZICLAren web orrialdean eskaintzen diren Produktu eta Zerbitzuak kontratatzeko legezko ahalmena duela adierazten du, halaber, akordio honen lotura onartzen duela eta web honen erabilerarako edota eskainitako Produktu eta Zerbitzuak kontratatzeko baldintzak ulertzen eta onartzen dituela adieraziz.

 

 

2. Sarbidea:

 

Erabiltzaileak ZICLAren Produktu eta Zerbitzuak kontratatzean, ZICLAk aukeratutako erabiltzaile izen eta gako bat jasoko du. ZICLA ez da erantzule egingo erabiltzaileak www.zicla.com WEB orrialdean egindako gakoen erabilera okerragatik. Erabiltzailearen erantzukizuna da erregistratutako bezero moduan sartzeko emandako gakoak modu egokian zaintzea, beste pertsonek egin dezaketen erabilera ezegokia edo horien sarbidea ekiditeko.

 

 

3. Erabiltzailea:

 

Erabiltzaileak ZICLAk eskainitako Produktu eta Zerbitzuak kontratatzean bezero moduan erregistratu beharko da, eta ondorioz, erregistroa egindakoan erraztutako informazio guztia egiazkoa, osoa eta zehatza dela adierazten du.

 

3.1. www.zicla.com orrialdearen erabiltzaileak bermatzen du erraztutako Izaera Pertsonaleko Datuak, aurrerantzean DATUAK, egiazkoak, zehatzak, eguneratuak eta benetakoak direla eta eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du.

 

3.2. Erabiltzaileak baimena espreski ematen du bere DATUAK hirugarrenekin partekatzeko, ZICLAk eskainitako Produktu eta Zerbitzuak egokiro gauzatzeko beharrezkoa denean.

 

3.3. Erabiltzaileak bere baimena espreski ematen du, komunikazio elektronikoen bidez, ZICLAren eta ZICLAk merkaturatutako edo sustatutako Produktu eta Zerbitzuen publizitate eta berri komertzialak jasotzeko.

 

 

4. Datuak:

 

Abenduak 13ko 15/1999 DBEO eta ondorengo 1720/2007 Errege Dekretua eta 2018ko Maiatzak 25eko Europar Araudi berriarekin bat eginez, erabiltzaileak www.zicla.com WEB orrialdearen bidez bidalitako DATUAK ZICLAk tratatuko ditu modu automatizatuan eta fitxategi batera gehituko ditu ZICLAren Produktu eta Zerbitzuak eskaini eta kudeatu ahal izateko.

 

4.1. Aipatutako fitxategia Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erregistratuta edo altan emanda dago eta bere arduraduna ZICLACITIES, S.L. merkataritza-elkartea da, zeinak Ramón Turró 100-104, 4º 3ª, 08005 Bartzelona helbidea eta info@zicla.com e-mail helbidea duen.

 

4.2. DATUEN titularrek fitxategira sartzeko eskubidea dute uneoro, sarbide, zuzenketa, indargabetze, oposizio eta ezabatze eskubideak gauzatzeko, datuen babeserako legeak ezarri bezala.

 

4.3. Halaber, erabiltzaileak bere datu pertsonalak erabiltzeko emandako baimena bertan behera utzi ahal izango du edozein momentutan, atzeraeraginezko ondoriorik gabe, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6 eta 11 artikuluekin bat eginez.

 

4.4. Klausula honetako xedea betetzeko nahiko izango da ZICLArekin kontaktuan jartzea info@zicla.com helbide elektronikoaren bidez edo bere helbidera idatziz: Ramón Turró kalea 100-104, 4º 3ª, 08005 Bartzelona, España.

 

4.5. ZICLAk beharrezko segurtasun neurriak ezarri dituela bermatzen du bere instalazio, sistema, su-hesi eta fitxategietan, baimenik gabeko pertsonek DATUEtara sarbidea izatea ekiditeko.

 

4.6. Aurrekoa alde batera utzi barik, aipatutako DATUAK aginpide publikoei erraztu ahalko zaizkie, bakarrik kasu konkretuari aplikagarriak diren lege eta araudiek hala eskatzen badute.

 

 

5. ZICLAren www.zicla.com web orriaren erabilera:

 

5.1. www.zicla.com orriaren edota ZICLAren Produktu eta Zerbitzuen erabilerak, Baldintza Orokorren azkeneko bertsioan adierazitako Baldintza Orokor guztien onarpena eta baliotasuna suposatuko du, beraz erabiltzailea horiek irakurtzearen garrantziaz jakitun izan beharko da www.zicla.com bisitatzen duen bakoitzean.

 

5.2. ZICLAk Baldintza Orokor hauek zein eskainitako Produktu eta Zerbitzuak, edo web-gunearen beste edozein aspektu, edo www.zicla.com orriaren eraginkortasun eta baldintza teknikoak, edozein momentutan eta modu aldebakarrean aldatu ahal izango ditu aurretiazko abisurik gabe.

 

5.3. Halaber, erabiltzaileek, zerbitzua hobetze aldera eta ahalik eta kalitate onena eskaintze aldera, azken hau ZICLAren azken helburua delarik, erabilgarriak uste dituzten aldaketak proposatu ahalko dituzte. Horretarako orrialdearen erantzuleekin kontaktuan jarri ahalko dira info@zicla.com helbide elektronikoaren bidez.

 

5.4. Erabiltzaileak www.zicla.com orrialdea eta honen bidez eskainitako Produktu eta Zerbitzuak, legea, ohitura onak eta ordena publikoarekin bat eginez eta Baldintza Orokor hauetan aurkeztatukoarekin bat eginez erabiltzeko konpromezua hartzen du. Ondorioz, ezin du www.zicla.com edo bertan eskainitako Produktu edo Zerbitzuak bestelako helburu bidegabeetarako erabili edo Baldintza Orokorretan azaldutakoaren kontra doan zerbaitetarako, edo norbaiten eskubideak edo interesak urratzeko edo www.zicla.com orrialdea edo bertan eskainitako Produktu eta Zerbitzuak kaltetzeko, edo bere funtzionamendu arrunta ekiditeko edo ZICLAren irudia kaltetzen edo kaltetu dezaketen ekimenak burutzeko.

 

5.5. www.zicla.com orrialdearen erabiltzaileek, e-mail bidez, www.zicla.com orrialdearen bidez edo bere langileek, baimen egokiarekin, helarazitako edozein instrukzio, kontutan hartu beharko dute.

 

5.6. Erabiltzaileak, momentuan indarrean dagoen legeak ezarritako beharrak edo debekuak onartzen ditu, profesionalaren arduren esklusio edo mugaketari dagokionez zerbitzua burutzerakoan.

 

 

6. ZICLAren zerbitzuak

 

Ez daude adinez beherakoei bideratuta eta ez dute adinez beherako pertsonen datuak eskatzen edo biltzen.

 

 

7. Kanporaketarako arrazoiak:

 

ZICLAk erabiltzailea aldi baterako edo betirako kanporatzeko bere eskubidea erreserbatzen du hurrengo kasuetan:

 

7.1. Dokumentu honetan azaldutako erabilerarako Baldintza Orokorrak ez betetzeagatik.

 

7.2. Legeak, ohitura onak edota ordena publikoa ez betetzeagatik.

 

7.3. Erabiltzaileak ZICLArekin duen bestelako edozein betebehar edo hitzarmen hausteagatik. Erabiltzailearen kanporaketak ez du esan nahi ZICLAk dagokion legezko ekintzak edo kalte-ordainketak bertan behera utziko dituenik.

 

 

8. Jabetza intelektuala eta Egile Eskubideak:

 

8.1. www.zicla.com web orrialdeko informazio guztia, bere diseinu grafikoa eta kodigoa HTML, JAVA, JAVA Script edo Active X lengoaian, egile eskubideen bidez edo jabetza intelektualaren bestelako eskubideen bidez babestuta daude.

 

8.2. Eskubide hauek ZICLArenak edo bere lizentzia jaberenak dira soilik. WEB honetara sartzen diren Internet erabiltzaileek bertoko informazioa ikus dezakete eta deskargak edo kopia pribatuak egin ditzakete euren sistema informatikoetan, betiere, kopiatutako elementuak ez badira hirugarren pertsonekin partekatzen edo Internetera edo sare lokal batera konektatutako zerbitzari batean instalatzen. Baldintza Orokor hauetan aipatutakoa alde batera utzi gabe, ez dago onartuta www.zicla.com orrialdean argitaratutako informazioa bere osotasunean edo zatika banatzea, aldatzea, lagatzea, publikoki komunikatzea, kopiatzea edo bestelako ekintzarik egitea, aurretik ZICLAren baimenik gabe.

 

8.3. Erabiltzaileak, www.zicla.com orrialdeko edukiak eta informazioak modu egokian erabili beharko ditu eta konkretuki, bere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako, betiere ez bada edukian edo iturrien aipamenean, copyright-ean eta ZICLAren edo besteen identifikazio datuetan inolako aldaketarik egiten, hau da, jatorrizko forma errespetatuz. Debekatuta dago www.zicla.com orrialdean argitaratutako informazioa ZICLAk aurretiaz emandako idatzizko baimenik gabe kopiatzea, zabaltzea edo publikatzea. Kopiatzeko baimena hurrengo posta elektronikoan eskatu daiteke: info@zicla.com.

 

8.4. Edozein erabiltzailek www.zicla.com orrialdeko edukiren batek egile eskubideak urratzen dituela uste badu, arren eskatzen dugu jazoera konkretua ZICLAri jakinaraztea, abisua info@zicla.com posta elektronikora bidaliz eta, gutxienez, hurrengoak adieraziz: a) Erreklamazioa egiten duen pertsonaren izena, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa. b) Ustez urratuak izan diren egile eskubideen titularraren datuak. c) Ustez urratutako edukien aipamena eta kokapena www.zicla.com orrialdean. d) Edukiak egile eskubideen titularraren baimen zehatzik gabe sartu direnaren deklarazioa.

 

8.5. Aurreko parrafoetan aipatutakoa alde batera utzi gabe, ZICLAk publizitatea eta egile eskubideen inguruko arautegiaren baitan egindako erreklamazioen kontra bere burua babesteko eskubidea gordetzen du.

 

 

9. Hiperlink-ak:

 

9.1. www.zicla.com orrialdean beste web orrialdeetara edo publizitatera daramaten link-ak agertzekotan, jakin ZICLAk ez dituela bertoko zerbitzuak, edukiak, datuak, fitxategiak, produktuak edota bestelako edozein material edo informazio kontrolatzen edo bereak egiten eta horregatik, egoera edonolakoa dela ere, ZICLAk ez du erantzukizunik orrialde horietan agertu daitezkeen edukien legaltasunaren gain, legaltasuna, ohitura onak, ordena publikoa eta hirugarren pertsonen eskubideak ez urratzea orrialdearen jabearen erantzukizun osoa delarik. Hiperlink bat agertzea ez du esan nahi ZICLA eta beste web orrialdearen jabearen artean inolako erlaziorik dagoen.

 

9.2. www.zicla.com orrialdearekin hiperlink bat egin nahi duten erabiltzaile edo hirugarren pertsonek, ziurtatu beharko dute hiperlink horrek www.zicla.com orrialdeko zerbitzuetara sarbidea ematen duela soilik baina ez duela edukien kopiarik, deep-link, browser edo adierazpen ezegokirik egiten www.zicla.com orrialdeko edukiekin. Hiperlink-aren parte diren ikurrez gain, erabiltzaileak ziurtatu beharko du hiperlink-a ezartzen den orrialdean ez direla ZICLA-ren bereizgarri diren inolako marka, izen komertzial, errotulu, izendapen, logotipo edo esloganik agertzen.

 

 

10. Bitarteko edota inguru digital honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko bermeetatik eta erantzukizunetik salbuetsita:

 

10.1. ZICLAk ez du bere web orrialdearen funtzionamenduaren zein erabiltzailearen eskura jarritako Produktu eta Zerbitzuen funtzionamenduaren fidagarritasuna edo jarraitasuna bermatzen, horregatik, bere web orrialdearen edo zerbitzuen eskuragarritasun faltagatik, fidagarritasun faltagatik edo jarraitasun faltagatik eragindako kalteen erantzukizuna salbuesten du, nahiz eta ZICLAren eskura dagoen laguntza teknikoa kaltetutako pertsonari errazten saiatuko zaion.

 

10.2. ZICLAk ez du bere burua behartzen erabiltzaile edo web orrialdeak bisitatzen dituzten pertsonen software edo hardwareak kaltetu ditzaketen birusak kontrolatzera eta ez ditu kontrolatzen, horregatik ez du horrelako kalteen aurrean erantzungo.

 

 

11. Baldintza Orokorren Babesa:

 

Baldintza Orokor hauetako hitzarmenen bat baliogabe edo ezgai aitortuko balitz, gainontzeko Baldintza Orokorrek indarrean jarraituko lukete.
 

 

12. Akats tipografikoak:

 

ZICLAk bere eskura dauden medio guztiak erabiltzen ditu bere web orrialdean eskainitako informazioa egiazkoa dela eta akats tipografikorik ez duela bermatzeko. Horrelako akatsik ZICLAren borondatetik at gertatzekotan, zuzenketa berehala egingo litzateke. Adierazitako prezioetan akatsen bat egonez gero eta bezeroren batek, prezio horretan oinarrituta, Produktu edo Zerbitzuren bat kontratatu izango balu, ZICLAk bezeroari akatsa azalduko lioke eta honek zerbitzuak betan bera uzteko eskubidea izango luke inolako kosturik gabe.

 

 

13. Baldintza Orokorren onarpena:

 

ZICLAren bezero moduan izen emateak, Baldintza Orokor hauen berariazko onarpena dakar erabiltzailearentzako. ZICLAren hornitzaileek eskainitako Produktu edo Zerbitzu bat kontratatzeak Baldintza Orokor hauen berariazko onarpena dakar ere bai.

 

 

14. Baliozko legea eta Jurisdikzio eskuduna:

 

Baldintza Orokor hauengan Espainiako Legeak agintzen du. Bere egiatasuna, egitea, kunplimendu edo erabakien inguruan sor litekeen edozein eztabaida alderdien eraginpean jarriko da, hauen foruen (edo kasuan kasu dagokien eskumenen) berariazko uko egitearekin, Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegien eskuduntza pean.
Produktu eta zerbitzuen informazioa, edo beste erakundeen informazioa ez jasotzeko, dagokion laukia sakatu formularioan.
Eskaera bat egiteko eta bidaltzeko, formulario bat bete eta botoi batean “klik” egin behar den kasuetan, formularioa betetzeak berekin ekarriko du formularioari atxikitutako klausularen informazioa jasotzea eta klausularen edukiarekiko berariazko onarpena ematea.

 

Bitartekoengatik erraztutako DATUAK.

 

Eskaera batean erabiltzaile batek beste pertsonen DATUAK sartzen baditu, erabiltzaileak pertsona horiek aurreko parrafoetan azaldutakoaren inguruan informatu beharko ditu bere datuak sartu baino lehen.

 

 

En Zicla-n spamaren kontra gaude. Denon artean lagundu dezagun desagerrarazteko.

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. c/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona