Bloga.

  • zona frankako bidegorria

Beste bidegorri bat ireki da Bartzelonan: beste aurrera pausu bat.

Pasa den uztailean 500 m-tako bidegorri bat ireki zen Bartzelonako industrialdean: Zona Francako Bidegorria.

Zona Franca Kataluniako industrialde nagusia da eta bertara garraio publiko bidez iristea nahiko zaila da, hori dela eta, bertako langileriaren bi heren ibilgailu pribatuaren bidez higitzen da haraino.

Nolakoa da Zona Francako bidegorria?

zona francako bidegorriaBidegorri honek industrialdera bizikletaz edo oinez heltzeko aukera jartzen du langileen eskura. 2,3 metroko zabalera du bizikletentzako eta 1,8-4,9 metro tarteko zabalera oinezkoentzako.

Gainera, ibilbideak semaforo adimenduak ditu oinezko, txirrindulari eta gainontzeko ibilgailuen bizikidetza hobetzeko asmoz, bidegurutzetan bereziki. Semaforo hauek radar bat dute bizikletak hautemateko eta botoi bat oinezkoentzako, hauei lehentasuna emanez.

Mercedes Vidalen hitzetan (Bartzelonako udaletxeko Mugikortasun arduraduna) “bidegorri hau hiriko mugikortasuna jasangarriagoa eta seguruagoa bilakatzeko beste aurrera pausu bat da, eta aldi berean, istripuak eta kutsadura murrizteko aukera”.

Bidegorriak Bartzelonan.

Bidegorri berri hau urtean zehar eraiki diren 62.5 kilometroei gehitzen zaie, gutxinaka udal gobernuak duen 308 km-ko bidegorri sarearen helburura heltzeko lan eginez. Oraindik lan handia dago egiteko baina bizikletaren aurrerakada Bartzelonan bide onetik dijoala dirudi.

ZICLA eta bidegorriak.

ZICLA-n hamar urte baino gehiago daramatzagu hondakinak industriarentzako material berrietan eta hirietarako produktu berrietan bilakatzen.

Mugikortasun jasangarri batean bidegorriak duen garrantziaz jakitun, bi produktu lerro garatu ditugu bidegorriak babestu ahal izateko. Alde batetik, Zebra® familia dugu txirrindulariarentzako zein gainontzeko erabiltzaileentzako garraio seguru bat eskaintzen duena. Bestalde,  Zipper® sistema dago, trafiko fluxu ezberdinak banatzeko sistema modularra. Bi piezaz osatuta dago eta ikusgaitasun handia dauka bere irudi islatzaileei esker.

 

27 Uzt, 2017 I Kategoriak: HIRI I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.