Apirilaren 4-7 tartean Europako garraio, errepide eta trafiko industriaren azokarik garrantzitsuenetako bat ospatuko da Birminghamen, Erresuma Batua. 350 erakusle baino gehiago jardunaldi hauetan egongo dira hainbat gai eztabaidatzeko hala nola garraio nazional eta lokalak entregak egiterako orduan gainditu behar dituzten erronkak, inbertsioa azpiegitura lokaletan, mugikortasuna zerbitzu moduan edota kaleen kudeaketa eta plangintza.
Traffex 2017 Zipper® sistema, ZICLA-k trafikoa banatzeko garatutako sistema modular berria, ofizialki aurkezteko lekua izango da.
Errepidea elkarbanatzea ezinbestekoa bihurtu da eta bidegorriak banatzeko eta aparkalekuak kudeatzeko modu ziur eta eraginkor ezberdinak bilatzen dira. Hau azpiegitura eta garraio arduradunak gehien larritzen dituzten arazoetako bat da eta horregatik Traffex espazio bat bideratzen du mugikortasuna eta segurtasunaren esparruan berrikuntza suposatzen duten produktu berrientzako.
Azokara joango diren gonbidatuen artean Erresuma Batuko gobernuaren berrikuntza eta autobideetako ordezkariak egongo dira, baita York, Sussex eta Hampshire bezalako konderrietako teknikariak.
0 Comments