Bloga

ZICLA Smart City Expo World Congress 2018 kongresuan.

8 Aza, 2018 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

smart city expo world congressBeste urte batez, azaroak 13-15 aren artean, Bartzelonako Fira-k Smart City Expo World Congress topaketa jaso du, hiriak ahalduntzea eta hiri-berrikuntza mundu mailan kolektubizatzea bilatzen duren topaketa. Berriro ere, kongresu honek berrikuntza soziala eta elkarlana sustatu ditu eta negozio aukerak identifikatzeko balio izan du.

Kongresuak hirientzako eta hiritarrentzako etorkizun hobeago bat sortzeko egin du lan.

Aurtengo bost gai nagusiak.

Aurtengo edizioa bost gai nagusiei egon da bideratuta, hiriek gaur egun dituzten aspektu klabeei erantzuna emateko asmoz:

  • Transformazio digitala,
  • Hiri-ingurunea,
  • Mugikortasuna,
  • Gobernantza,
  • Finantzak.

 

Hiri inklusibo eta elkarbanatuak sortzeko beharrean markoan.

Edizio honen asmoa, hiriak bizitzeko egokiak izatea eragiten duten aspektuak nabarmentzea eta horietan sakontzea da, baita auzoetako izaera soziala aldatzean gertatzen dena aztertzea eta elkar banatzearen bidez aldatu daitezkeen hiri-dinamikak ezagutzea ere, horrela, hiri jasangarriago, malguago, inklusiboago eta adimentsuagoak lortzeko, betiere pertsonei bideratuta.

ZICLA Smart City Expo World Congress topaketan.

ZICLA-n hiri jasangarri, integratzaile eta atseginekin egiten dugu amets. Ingurumena bultzatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko gure borondateak gidatzen gaitu hiriak leku seguru, irisgarri eta bizigarrietan eraldatzeko.

Horregatik, produktu birziklatu eta birziklagarrietan oinaritutako aukerak diseinatzen ditugu, hiriak leku atsegin eta gizatiarretan bilakatzen laguntzeko.

Aurten Smart city World Expo Congress topaketan erakusle moduan egongo gare eta hitzaldi labur bat emateko aukera izango dugu, ingurumenarekin eta hiritarrekin atseginagoak diren hiriak eraikitzeko ideiak partekatzeko.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.