Bloga

ZICLA PVC malguaren sustapenerako ekitaldi batean.

28 Ira, 2017 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Pasadan irailak 26 eta 27, PVC malgua eta honen sektorea Europako herrialde ezberdinetako kazetariei aurkezteko ekitaldi bat antolatu zen VinylPlus eta European Plasticisers erakundeen eskutik Martorell-Bartzelonan. Ekitaldia Ronolit Ibérica eta Inovin Martorell industrien instalazioetan ospatu zen.

Vinylplus.

PVC malguaVinylplus, jasangarritasunaren aldeko Europako PVC Industriaren borondatezko konpromisoa da. Konpromiso honen helburua PVC-aren balio kate osoarentzako erreferentziazko marko bat sortzea da jasangarritasuna eta ingurumenarekiko konpromisoaren inguruan. Bere baitan EB-ko 27 herrialdeak, Erresuma Batua, Norvegia eta Suitza daude ordezkatuta.

European Plasticizers.

PVC malguaEuropean Plasicizers Europako plastiko ekoizleen %80a biltzen duen elkartea da eta plastifikanteen erabilera sustatzen du plastikoaren industriaren barnean. Plastikozko produktuen balio katea osatzen duten agenteen arteko komunikazioa kudeatzen du, plastifikanteen inguruko jakintza sustatzen du eta hauen presentzia eguneroko produktuetan.

ZICLA PVC malgua sustatzen duen ekitaldian.

ZICLA-k ekitaldian parte hartu du Alfredo Balmacedaren eskutik, enpresaren fundatzaileetako bat, eta bere esperientzia aurkeztu du kontsumo ondoko PVC malgua kontsumitzen duen enpresa bezala hiru produktu adierazgarri ekoizteko: Zebra® eta Zipper® bereizgailuak eta Vectorial® plataforma modularrak.

Trafikoaren segurtasuna hobetzeko diren produktu ekodiseinatu hauek birziklatutako PVC-arekin fabrikatzen dira plastikozko material honek dituen propietate bikainak direla eta, hala nola, egurats zabalarekiko erresistentzia handia (hezetasuna eta UV izpiak) eta portaera mekanikoa bikaina. Gainera, erraz injektatu daitekeen materiala da.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.