Industriarentzko Paktu Nazionala, Parlamentuaren erabaki batetik eratorritako eta Gobernuak bultzatutako hitzarmen programatiko bat da, Kataluniako epe luzeko garapen industrialaren plangintza egiteko xedea duena. Uztartuko diren jarduerak garatzeko, Paktua sei lantaldetan antolatu da:
- Lehiakortasuna enpresan
- Enpresa dimentsioa eta finantziazioa
- Industria 4.0.
- Digitalizazioa
- Formakuntza
- Azpiegiturak eta energia
- Jasangarritasuna eta Ziklo-itxiko Ekonomia
Lantaldeak bederatzi kideez osatuta daude: Generalitat-eko administrazioko hiru kide, sindikatuetako hiru kide eta patronalaren erakundeetako beste hiru. Garatu beharreko jarduerak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen eta horretarako informazioa izateko, lantaldeek haien bileretatik batera adituak gonbidatuko dituztela erabaki zuten.
Lantaldeetan aditu moduan parte hartzearen helburuak, Paktuaren jarduerak, aukerak, jardueren egokigarritasuna edo haien puntu ahulak aztertzea da.
Jasangarritasun eta Ziklo-itxiko Ekonomiaren Lantaldera deitutako gainontzeko adituak hurrengoak dira:
- Pere Pous, Lavola-ren burua, jasangarritasunerako zerbitzuen enpresa, Lurralde eta Jasangarritasun Sailak proposatua.
- Anna Luis, Simbiosy-ko zuzendari nagusia, sinbiosi industrialerako enpresa, UGT eta CCOO-k proposatua.
- Joan Barfull, PIMEC-en Ingurugiro Sailaren arduraduna.
- Pere Torres, Bartzelonako “Autoridad del Transporte Metropolitano” (AMT)-ko zuzendari nagusia, Industriako Zuzendaritza Orokorrak proposatua.
- Alfredo Balmaceda, ZICLA-ko fundatzaileetako bat, 2005-etik hondakinak industria eta merkatuarentzako material berrietan bilakatzeko lan egiten duen enpresa, Lurralde eta Jasangarritasun Sailak proposatua.
0 Comments