Bloga

ZICLA Nafarroako Ekonomia Zirkularreko Jardunbide Egokien Gidaren aurkezpenean.

17 Ira, 2019 | Hiria | 0 comments

Datorren urriaren 2an ZICLAk, Nafarroa Arena pabilioian egingo den Nafarroako Ekonomia Zirkularreko Jardunbide Egokien Gidaren aurkezpenean parte hartuko du.

Jardunaldia publikoari irekitako ekitaldia da, batez ere administrazioko teknikariei eta ekonomia zirkularrarekin lotutako negozio-eredu berrietan interesa duten enpresei zuzendua. Bertaratzeko inskripzioak hemen egiten dira.

Nafarroako landa-eremuetan Ekonomia Zirkularreko lankidetza-proiektua.

190916 guia buenas practicas economia circular 6Aurten Nafarroako Gobernuak Nafarroako landa-eremuetan ekonomia zirkularraren lankidetza-proiektua abian jarri du Lursarea (Nasuvinsa), Nafarroako Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Agentziarekin, koordinatuta eta Nafarroako tokiko ekintza taldeekin (Cederna Garalur, Teder, Eder eta Zona Media) batera. Proiektu honek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (Feader) LEADER ikuspegia erabiliz, ekonomia zirkularrean arreta jarri nahi du. Honen adibide dira landa ingurunean lurralde lehiakor eta berritzaileak lortzeko asmoz hilabete hauetan egin diren goitik beherako lanak.

Proiektu honen azken emaitza, jardunaldian aurkeztuko den Jardunbide Egokien Gida da eta bertan Nafarroa eredu zirkular baterantz bideratzen laguntzen duten 60 jardunbide arrakastatsu jaso eta deskribatu dira.

ZICLAren Parte-hartzea

ZICLAk hamar urte baino gehiagoko esperientzia du, bereziki Euskadi eta Katalunian, industria, merkataritza, administrazio eta logistikako arlo ezberdinetan ekonomia zirkularreko proiektuak egiten, hainbat sektoreetarako zeharkako proiektuak egiten, eta arrakasta kasu ezagunak sortzen. Esperientzia hau eta ekonomia zirkularraren aukerak sortu zirenetik merkatuan izan duen presentzia, jardunaldi honetan egingo den azalpenaren parte izango dira.

 

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude