Bidegorri: Zipper® sistema modular bat da. Hirietako trafiko-fluxu ezberdinak bereizteko helburua du eta ikusgarritasun handiko bi piezaz osatua dago. Bidegorriak bereizteko eta txirrindularien segurtasuna maximizatzeko bereziki diseinatu da.
Zipper® sistema, ZICLA-k bultzatutako eko-berrikuntza proiektu baten emaitza izan da eta hiriak denbora gutxian eta kostu txikiarekin eraldatzeko beharretik sortu da; Zipper®-ek proiektuak modu azkar eta ekonomikoan irudikatzea ahalbidetzen du.
Zipper® sistema malgua da instalatzen den tokietako hirigintza edota mugikortasun aldaketekiko eta bere piezak edozein motatako bideetara egokitzen dira. Sistema osoa ingurumen inpaktua murrizteko pentsatuta dago eta piezak material birziklatu eta birziklagarrik osatuta daude. Ikusgarritasun handia lortzeko diseinatuta dago, horrela bidegorriaren edo instalatuta dagoen bidearen segurtasuna maximizatzen du.
Zipper® sistema hiriko bidegorrien banaketan.
Zipper® sistemaren funtzioetako bat hirietako bidegorrien bereizketa da. Zipper®-ek bidegorrian zehar doan txirrindulariaren segurtasuna bermatzen du bere diseinu originala eta sendoari eta irudi erretroreflektanteei esker. Irudiak aurpegi guztietan aplikatzeak ikusgarritasuna bermatzen du edozein angelutatik; irudi hauek pertsonalizatu daitezke gainera.
Zipper® sistemaren ezaugarri esanguratsuenak hurrengoak dira:
- EBean egina dago plastiko birziklatu eta birziklagarriz %100ean, kolpeekiko indargetzaile ezin hobea den materiala.
- Antolaketa moldagarria eskaintzen du errepidean, bereizketa jarrai zein tartekatua lortu daitekeelarik.
- Txirrindulariekiko segurtasuna handitzen du.
- Lurrera lau fijazio-punturen bidez lotzen da.
- Kolpeekiko eta egurats zabalarekiko erresistentzia maila oso altua dauka.
- Prezioa oso lehiakorra da bestelako bereizketa sistemen ondoan alderatuta, ez duelako obra handirik eskatzen bide publikoan.
- Bere diseinua babestuta dago: Ohim: 003654680-0001/0002.
0 Comments