ZICLA, San Francisco Bicycle Coalition ekimenera gehitu da berriki. Gizartearekin duen konpromisoaren baitan, ZICLA-k bizikletaren erabilera eta hirietako kaleen bilakaera eredu jasangarriago baterantz bultzatzen duten erakundeak babesten ditu.
San Francisco Bicycle Coalition.
San Francisco Bicycle Coalition bizikletaren erabilera babeste duen erakunde zaharrenetariko bat da Estatu Batuetan. Ingurumenaren defentsarako taldeetatik eta auzokide taldeetatik etorritako aktibista batzuek sortu zuten 1971an eta azkar, bizikleta erabiltzeko hiri atseginagoengatik lan egiten duen elkarte boteretsuan bilakatu zen. Jaio zenetik, San Francisco Bicycle Coalition boluntarioen bidez gidatu izan da eta bizikletaren babesaren alde lan egiten duen talde indartsuenetariko bat izatera heldu da Estatu Batuetan.
San Francisco Bicycle Coalition erakundeak jarduera ezberdinak burutzen ditu:
Bizikleta komunitateak eraikitzea.
Bizikleta komunitateak eraikitzea kooperazioa eta talde izaera lantzeko eredu oso garrantzitsua da. SFBC-eko boluntarioei esker, San Frantziskoko agentzia publiko ezberdinetan abandonatutako bizikletak konpontzen dira eta garraiobide merkea behar duten baliabide gutxiko pertsonen artean banatzen dira.
San Francisco Bicycle Coalition landalan aritzen da hiritarren eguneroko bidaiak hobetzeko, babestutako bidegorriak bultzatuz adibidez.
San Francisco Bicycle Coalition milaka pertsonengana heltzen da urtero txirrindularitza ikastaroen bidez. Ikastaroak debalde egiten dira eta txirrindularien eskubide eta erantzukizunak lantzen dituzte kaleetan zehar doazenean.
0 Comments