Bloga.

  • eco-innovation

Elkarrizketa Ara egunkarian: “hondakinak produktu berritzaileetan bihurtu daitezke”.

hondakinak

ZICLA enpresak aldaketarako aukera aurkitu du hondakinetan. 2005etik lanean dabil hondakinak industria eta merkatuarentzako material berrietan bihurtzeko eta hiri jasangarri eta efizienteagoak lortzeko.

Elkarrizketa Alfredo Balmacedari, ZICLA-ren sortzaileetako bat.

Hondakinak negoziorako aukera eraldatzaile moduan ikusi zenituzten, zer bultzatu zintuzteten bide hau jarraitzera?

Uste da 2050 urterako munduko populazioaren %70a hirietan biziko dela eta honek erronka nabarmenak sortuko ditu, horietako bat sortutako hondakinen kudeaketa.

Zorionez, hondakin hauetako asko industriarentzako lehengai berrietan bilakatu daitezke, baita hondakinak sortu dituzten hiri berberek dituzten arazoei konponbidea ematen lagundu dezaketen produktuetan. Horregatik, arazoei irtenbideak emateko sistemak garatzen ditugu, hondakinekin egindako eta ekodiseinatutako produktuetan oinarrituz.

¿Etorkizuna ekonomia zirkularrerantz doa?

Ekonomiaren ikuspegi zirkularra lineala baino asko arrazionalagoa da, azken hau baliabide amaigabeen kontzeptu okerrean oinarritzen baita. Zentzu handia dauka produktuen ekodiseinuan lan egitea biziz ziklo osoa kontutan hartuta. Hala ere, hondakinak balioztatzea eta produkzio ziklora lehengai berri moduan bueltatzea askoz zuhurragoa eta, ekonomiaren aldetik, bideragarriagoa da erraustegietan erre edo hondakindegietan botatzea baino.

Bidegorrietarako sistema batzuk sortu dituzue, zertan datza?

Bidegorrietarako bereizgailuak garatzea ZICLA-ren estrategiarekin bat dator guztiz. Bizikleta hirien apustu estrategiko bat da, baina horien erabilera sustatzeko beharrezkoak dira azpiegitura seguruak eta hemen sartzen gara gu, bidegorri-bareizgailu lerro bat garatuz, ertzik gabeko forma biribilduarekin txirrindulariak eta oinezkoak gainontzeko ibilgailuengandik babesteko, oso ikusgarriak eta material birziklatu eta birziklagarriz eginak. Zebra® eta Zipper® bidegorri-bereizgailuak gaur egun munduan zehar aurkitu daitezke, hala nola, Bartzelona, Londres, Madril, Sevilla, Houston, San Jose (Kalifornia), Santiago de Chile, Medoza edo Perth bezalako hirietan.

Enpresei aholkularitza eskaintzen diezue haien hondakinen balorizazioaren inguruan ere bai, apustu hau beharrezkoa al da kontzientziazioa bultzatzeko?

Hobeto esanda, baliabideen optimizazioaren kontua da. Enpresek haien hondakinak modu klasikoan kudeatu aha dituzte, baina batzuk haratago doaz eta interesa jartzen dute haien hondakinak balioztatu daitezen, bai arrazoi ekonomikoengatik (sortutako hondakinengatik etekina atera dezakete), zein ingurumen arrazoiak direla medio (haien posizionamendua hobetu dezakete) edo gizarte erantzukizuna hobetzeko biztanleriaren eta haien akziodunen aurrean. ZICLA-n helburu hauek lortzen laguntzen diegu.

¿Zein da aztertuko duzuen hurrengo esparrua?

Ekodiseinuarekin eta hirientzako konponbideak garatzen jarraituko dugu beti material birziklatuetatik abiatuz, batez ere material plastiko anitzak landuz. Orain tetrabrik ontzientzako zelulosaren berreskurapen prozesuan sortutako PE eta Al nahasketekin froga ezberdinak egiten gabiltza eta gure apusturik handiena etorkizunean gure produktuak “smart” edo adimenduak izatea da.

 

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.