Bloga

ZICLA hautatua Premis Talent-en “Empren” kategorian.

22 Abu, 2019 | HIRIA | 0 comments

Joan den uztailak 3, Premis Talent-en 5. edizioa ospatu zen Bartzelonako Sant Pau Barruti Modernistan, zeinetan ZICLA Empren (ekintzailetza) kategorian hautatutako enpresetako bat izan zen.

Bartzelona / Kataluniako Premis Talent.

premis talent

Premis Talent 2014az geroztik urtero deitu dira Welcome Talent Society-ren eskutik. Plataforma izaerako ekimena da esparru oso ezberdinetako talentu berriak aurkitu eta ezagutzera emateko eta, aldi berean, Kataluniako gizarteari talentua eskaintzeagatik nabarmendu diren pertsona famatuei, instituzioei eta enpresei euren lana aitortzeko.

Sariak lau kategoria ditu CreaEmprenTransmet eta Honory. Aipatu bezala, Zicla, Empren kategoriarako hautatua izan zen, azken urtean merkatura atera diren eta nabarmendu diren proiektuentzako kategoria.

Aurten kategoria honetako irabazlea Popsicase izan da, Mediterraneoan berreskuratutako arrantza sareetatik abiatuz Bartzelonan fabrikatutako mugikorrentzako zorro bat.

Welcome Talent Society elkartea.

2018an sorutako elkarte gaztea da, esparru ezberdinetako profesionalak biltzen dituena Kataluniako talentua sustatu eta zabaltzeko asmoarekin. Sei helburu argi ditu:

  • Katalunia eta Bartzelonako marken talentua sustatzea euren irudia hobetzeko.
  • Euren talentuarekin marka horiek hobetzera laguntzen duten pertsonak identifikatu, sustatu eta promozionatzea.
  • Talentu gazteak, talentu ezaguna duten pertsonak eta talentuaren eta Bartzelona eta Kataluniako marken sustapenarekin identifikatzen diren erakunde eta enpresak erakartzea, Welcome Talent Society-ko kide izateko.
  • Kideen arteko kooperazioa sustatzea aurreko helburuak bultzatzen dituzten proiektuak garatu ahal izateko.
  • Sariak eta bekak antolatu eta emateko baliabideak lortzea, besteak beste, Bartzelonako Talent Premis Talent-en bidez, katalanen talentuari buruzko erakusketen bidez, eztabaida-foroen bidez eta talentua detektatzeko proiektuan sar daitezkeen beste batzuen bidez.
  • Kataluniatik, gaixotasun ezberdinen aurka lan egiten duten erakundeak eta gizartean eragina duten bestelako erakundeak sustatu eta babestu eta haientzako funtsak lortu.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.