LIFE FUTURE, GUF Tool-aren (erakunde publikoei kaleko altzari jasangarriagoak erosten laguntzeko tresna) garapena eta balioztapena bilatzen duen proiektu europar bat da. Proiektuak erosketa publiko berdea bultzatzea bilatzen du, kaleko altzarien sektorean zentratuta. Erosketa publikoaren arduradunek zailtasunak izan ditzakete ingurumen klausulak dituzten lizitazioetan jasotako hautagaitzak baloratzeko orduan, ingurumen kontuetan izan dezaketen ezagutza mugatua dela eta. Proiektu honen xedea arduradunei zailtasun horiek gainditzen laguntzea da, hain zuzen ere. GUF Tool-a laguntza tresna izango da lizitazio prozesu osoan zehar, deialdian barneratuko diren ingurumen baldintzen sorkuntzatik, hornitzaile bakoitzak aurkeztutako produktuen konparaziora arte.
GUF Tool-a, gutxienez 200 hiri-altzarien erosketa publikoak egiteko proiektuan zehar erabiliko da. Epe ertainean tresna honen erabileraren bidez erosiko diren produktuak 17.500-era ere heldu daitezke (proiektua amaitu eta hurrengo 5 urteetan zehar).
0 Comments