Bloga.

ZICLA® 2019ko ekonomia zirkularreko enpresen Top 10ean.

Gobernantza eta Ekonomia Aplikatuko Koordenatuen Institutuak, Espainiako enpresetan ekonomia zirkularraren garapena aztertzeko eta jarraitzeko talde bat sortu du. Honekin batera, ‘2019ko Ekonomia Zirkularreko Enpresen Top 10’ izeneko punta-puntako 10 enpresen zerrenda aurkeztu du, alderdi kuantitatiboetan ez ezik kualitatiboetan ere oinarrituta dagoena. Zerrenda hau, enpresek berrikuntzaren alde apustu garbia egiten dutenean eta honez gain, ekonomia zirkularrarekiko konpromisoa dutenean lor daitekeenaren erakusgarria dela nabarmendu du Institutuak.

Koordenatuen Institutuak ekonomia zirkularraren garapenari buruz egindako analisi honek hurrengoa egiaztatzen du: “operadoreek uste dute negozioen alorrean, jokaera jasangarria ezinbestekoa dela eta ez dagoela beste aukerarik”.

Aurten, Koordenatuen Institutua enpresa ertain zein txikietan zentratu da, zeinetan berrikuntzaren eta irudimenaren aldeko apustu egiteak inbertsio handia suposatzen duen ekonomia zirkularra kontsideratu daitezken ekintza garrantzitsuen diseinuan eta ezarpenean.

ZICLA® 2019ko ekonomia zirkularreko enpresen Top 10ean hautatutako eta gehitutako enpresetako bat da.

Gobernantza eta Ekonomia Aplikatuko Koordenatuen Institutua.

Koordenatuen Institutua “gure garaiko gaiei” buruzko pentsamendu eta ikerketa erakunde bat da, gobernantzaren eta ekonomia aplikatuaren arteko elkarrekintza bultzatzen duena mundu postmodernoaren hiru zutabeetan aurrera egiteko:

  • Gizarte-ongizatea,
  • Aurrerapen ekonomikoa justizia sozialarekin,
  • Ingurumen-jasangarritasuna.

Institutuak ekonomiaren eta gizartearen liberalizazioaren funtsaren eta berrikuntzaren arteko bat-egitea gidatzen du, gizarte globalizatu eta hiperkonektatu batean Espainiako, Europako eta munduko egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko eredurik onena izanik.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.