Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
2018ko urtarrilean Autogrúas Sant Jordi SL enpresak gidatutako Car Mining proiektua hasi zen, honen helburu nagusia, Tratamendurako Zentro Baimenduetan (TZB) erabiltzen ez diren ibilgailuetatik kalitate handiko plastikoak berreskuratzearen bideragarritasuna aztertzea zelarik. Honez gain, proiektuak hondakin hauen berreskurapena eta ondorengo balorizazioa bultzatzea bilatzen zuen plastiko hauek merkatuan birsartuz eta horrela petroliotik eratorritako plastiko birjinaren ekoizpena saihestuz.
RecoverAl proiektua 2019ko urtarrilean hasi zen berriro ere Autogrúas Sant Jordi SL enpresak gidatuta. Oraingo honetan Tratamendurako Zentro Baimenduetan (TZB) erabilerarik gabeko ibilgailuetatik kalitate handiko aluminiozko piezak berreskuratzearen bideragarritasuna aztertzeko. Proiektuak, era berean, hondakin horien berreskurapena eta ondorengo balorizazioa bultzatu nahi zuen, berreskuratutako materiala aluminioaren merkatuan birsartuz eta, horrela, aluminio birjinaren ekoizpena saihestuz.
Bi proiektu hauen burua erabilerarik gabeko ibilgailuen tratamendurako Autogrúas Sant Jordi SL enpresa izan da, plastikoen berreskurapenean adituak diren bi enpresaren laguntza teknikoa izan duelarik: Econia Empresaial SL, ingurumen proiektuen kudeaketan aditutako enpresa eta ZICLA, hondakinetatik lehengai berrien garapenean aditua den enpresa.
Bai Car Mining bai RecoverAl, Kataluniako Hondakinen Agentziak finantzatu zituen, “Ekonomia Zirkularraren sustapenerako proiektuentzako diru-laguntzak” deialdiaren bidez.