Bloga

Zamudiok Europan aitzindaria den eta gehien birziklatzen duten biztanleak sarituko dituen hondakin-tasa ezarriko du.

Zamudioko Udalak, hondakinen sorkuntzagatik ordaintzearen ereduan oinarritutako eta Europan bide-erakuslea den hondakin-tasa ezartzear dago. Beranduenik, 2020ko apirilaren 1etik aurrera, hobari ekonomikoak egongo dira birziklatzen duten biztanleentzat eta penalizazioak behar baino hondakin gehiago sortzen dituztenentzat.

Proiektu pilotu hau Waste4Think nazioarteko proiektuaren barne kokatzen da, eta Zamudiorekin batera, Cascais (Portugal), Halandri (Grezia) eta Seveso (Italia) hiriek ere hartzen dute parte. Proiektua Europar Batasunak finantziatzen du eta udalerri hauen gaikako bilketa tasa % 30 igotzea du helburu.

Waste4Think.

Waste4think EUren Horizon2020 programak finantziatutako eta teknologia berrien inguruko transferentzia eta berrikuntzaren zentroa den DeustoTech-ek koordinatutako proiektua da.

 

 

Nola aplikatuko da?

Irailetik aurrera, Zamudioko biztanleek etxeko hondakin guztiak edukiontzietan utzi ahal izateko, edukiontzi guztiak irekitzeko balioko duen txartel elektronikoa eskuratu beharko dute. Neurri honekin, Udalak hiruhileko tasa kalkulatzerako orduan, biztanle bakoitzak ze hondakin mota eta zenbat alditan utzi dituen jakin ahal izango du.

Tasa finkoak eta aldakorrak.

  • Herritarrentzat hiruhileko hondakin-tasa finkoa 26eurokoa izango da eta honek, edukiontzi grisean 3 hilabetero 13 poltsa uzteko aukera emango du. Errefuxa edukiontzian 13 poltsa baino gehiago uzten dituenak, poltsa bakoitzeko 2 euroko plusa ordaindu beharko du. Birziklatzen duenak ordea, 16euroko tasa murriztua ordainduko du eta errefuxa edukiontzian uzten duen poltsa gehigarri bakoitzeko euro 1eko errekargua ordaindu beharko du.
  • Neurri hau, udalerriko enpresa, denda eta ostalaritza guztiei ere aplikatuko zaie. Hauen tasa finko eta murriztuak ezberdinak izango dira jarduera bakoitzak sortzen duen hondakin kopuruaren arabera.
  • Industrialdeetako 450 enpresek beren instalazioetan birziklatzeko gordailuak izango dituzte eta errefuxa eta eskatzen dituzten bestelako hondakinentzako atez ateko bilketa egingo zaie. Enpresa hauek gaur egun ordaintzen duten kopuruaren bi heren ordainduko dute tasa finko moduan eta errefuxaren bilketa baino ez zaie kobratuko: 6 euro bidaia bakoitzeko eta 20 zentimo kilo bakoitzeko. Beraz, birziklatzen dutela frogatzekotan, gaur egun baino %65 gutxiago ordaindu ahal izango dute.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona