Bloga

Valentziak autobus bidearen zenbait tarte bereizgailuen bidez babestuko ditu.

25 Urt, 2017 | Beste batzuk | 0 comments

170124_Valencia-separador-carril-bici-zebra-logo

Valentziak autobus bidearen zenbait tarte bereizgailuen bidez babestuko ditu. Mugikortasun Jasangarrirako Guiseppe Grezzi zinegotziak ziurtatu duenaren arabera, “datorren asteetan” aipatutako neurria bultzatuko dute. Neurri honen bidez ibilgailuak autobus bidean zehar ibiltzea edo aparkatzea ekidin nahi da, bide batez EMT-aren autobusek bizkortasuna lortuko dutelarik.

Carlos Navarro Castelló

Zamalanak egiteko edo gestioren bat egiteko gelditzen diren ibilgailu industrial zein partikularrez betetako autobus bidea.

Hau da Empresa Muncipal de Transportes-eko (EMT) gidariek egunero pairatu behar duten egoera, atzerapen garrantzitsuak eta arrisku egoerak eragiten dituena autobus bidean aparkatutako ibilgailuak saihestu behar izateagatik.

Egoera hau eteteko eta EMT sareari bizkortasuna emateko, Mugikortasun Jasangarrirako Giuseppe Grezzi zinegotziak adierazi du “datorren asteetan” bereizgailuen ezarpena bultzatuko duela autobus bidea ibilgailu pribatuengandik babesteko.

Zinegotziak informazio honekin erantzun zion, Grezzik berak sare sozial batean eskegi zuen bideo bat komentatu zuen bizilagun bati. Bideoan, Micer Mascó kalean sortzen den kaos egoera salatzen da eta bertan ibilgailuak autobus bidean ikus daitezke aparkatuta, bereziki bertan aurkitzen diren eskolen sarrera eta irteera orduetan.

Hiriko beste puntu batzuetan sortzen den egoera, adibidez, Gran Vía Fernando el Católico kalean.

Madrilen edo Bartzelonan adibidez, desmuntatu daitezkeen plastikozko zintarriak aspaldi erabiltzen dira autobus bideetan bereizgailu gisara.

Valentziako bidegorriko zenbait tarte jada plastikozko soinu-bandak dituzte gainontzeko ibilgailuengandik bereizteko; aukera hau ere bideragarria da.

Mugikortasun Jasangarrirako sailetik ez dute xehetasun gehiagorik eman nahi izan baina baieztatu dutenaren arabera, gutxi barru informazio gehiago emango dute, erabiliko diren bereizgailu motak eta bere kokapena kasu.

Bere aldetik, EMT-aren enpresa komitearen Iban Alcalá buruak, “zerbitzua arintzea suposatzen duen edozer, positiboa dela” esan du.

Alcalá-k ziurtatu duenez, egoerak txarrera egin du azken urteotan, izan ere “trafikoa areagotzen ari da eta jendeak ez badu autobus bidea errespetatzen, EMT-ko gidarien lana geroz eta zailagoa da”.

Adibide moduan, komitearen buruak adierazi du: “Colón kalea orain dela pare bat urte 5 minututan zeharka zitekeen, baina gaur egun 15 minutu ere behar izan daitezke”

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude