Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko II. Topaketa Donostian.
-20 Urt, 2020
Pasaden azteazkenean Udalsarea 2030 – Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak, bere Ekonomia Zirkularraren Taldeak landutako “Ekonomia Zirkularra tokiko esparruan sustatzeko gida” aurkeztu zuen Bilbon. Aurkezpena Jesús Losadak egin zuen, Udalsarea 2030en idazkaritza tekniko gisa aritzen den Ihobe Sozietate Publikoaren arduradun nagusiak. Jardunaldiaren amaieran udalerri zein eskualde ezberdinetan Ekonomia Zirkularraren alorrean egiten ari diren ekimenak aurkeztu ziren, hala nola Gasteiz, Debabarrena edo Amurrion.
Ihoberen webgunean eskuragarri dagoen dokumentu honen helburua, tokiko esparruan Ekonomia Zirkularraren kontzeptua hedatzea eta orientabide praktikoak ematea da, batez ere arduradun politikoei eta pertsonal teknikoari, hauek Ekonomia Zirkularra zenbait mailatan bultzatzeko eta sustatzeko, bai Administrazio Publikoaren eremuan bertan eta bai haren inplementazioa gizarte- eta enpresa-ehunean erraztuz.
Gida edo lan liburuxka hau tokiko-erakundeei beren lurraldean ekonomia zirkularrari bultzada ematen laguntzeko hiru bloketan dago banatuta: