Bloga

  • Ekodiseinu erakustaldia

Solasaldia: Ekodiseinu erakustaldia Bartzelonako Sagrada Familia auzoan.

Ekainaren 19an Sagrada Familia Ingurumen Aretoan hurrengo solasaldia ospatu zen: Ekodiseinu erakustaldia.

Solasaldia: Ekodiseinu erakustaldia.

Ekonomia zirkularra eta ekodiseinuaren kontzeptu berritzaileak aurkeztu ziren. Horretarako, irizpide hauek kontutan hartu dituzten 3 proiektu aurkeztu ziren eta ostean, proiektu hauek emandako ingurumen onurak baloratu ziren, horrela eredu zirkularrera hurbiltzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren aztertzeko.

Oraingoan aukeratutako hiru proiektuak Zicla, reWINE eta Tarpuna izan dira.

Ingurumen Aretoa.

Ekodiseinu erakustaldiaSagrada Familia Ingurumen Aretoa, Eixample Barrutiaren ingurumen hezkuntza eta informazioa zerbitzua da. Auzoko Puntu Berdean kokatuta dago eta bere helburua, hiritarrei jasangarritasunaren kultura sustatzeko bideratutako zerbitzu eta baliabideak eskaintzea da. Bertan hurrengoak aurkitu daitezke [ekintzen programa]:

 

  • Hondakin kudeaketa eta hiriko jasangarritasunaren inguruko informazio puntua.
  • Hiru hileko proposamen bat dohainik egiteko ekintzekin: tailerrak, hitzaldiak, bisitak, etc.
  • Hezkuntza zentroentzako jarduerak eta udako ekintzak.
  • Auzoko Puntu Berdea ezagutzeko eta biltzen diren hondakinen gorabeherak ezagutzeko bisita gidatuak.
  • Hondakin-prebentziorako eta ingurumen praktika onen inguruko aholkularitza Eixample-ko erakunde eta kolektiboei bideratuta.
  • Baliabide biltegi bat erakunde eta kolektiboen eskura, haien jarduerak jasangarriagoak egiteko: mahai-tresna berrerabilgarriak, eguzki-sukaldeak, etab.
  • Ingurumen gaiak jorratzeko espazioa.
  • Liburu trukerako puntua.
  • Auzoko konposta egiteko espazioa, Sagrada Familiako familiei bideratuta.

Zicla eta ekodiseinua.

Ziclan berebiziko konpromezua daukagu ekodiseinua eta ekonomia zirkularrarekin eta hau hainbat sari eta aipamenen bidez aitortua izan da. Haien artean hurrengoak nabarmentzen dira:

  • 2009: Ingurumenaren Saria ingurumen babesa eta hobekuntzaren ibilbidea saritzeko. Kataluniako Generalitata.
  • 2011: Saria Kataluniako Generalitat-aren Birziklapenerako Diseinua Sariaren VI edizioan produktuen Kategorian, Vectorial autobus plataformarengatik.
  • 2011: Aipamena Kataluniako Generalitataren Birziklapenerako Diseinua Sariaren VI edizioan estrategiaren kategorian, Reurbano proiektuarengatik.
  • 2013: Saria Kataluniako Generalitataren Birziklapenerako Diseinua Sariaren VI edizioan materialen kategorian, Greenrubber proiektuarengatik.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona