Feniss, Zaharkitze Programaturik gabeko energia eta Berrikuntza Fundazioaren iritziz gaur egun Smartphone-en bizitza bi urtekoa da, hortik aurrera litekeena da matxurak agertzea. Feniss-en arabera, zaharkitze programatua existituko ez balitz gailu berdinek 12 edo 15 urteko bizitza izan ahalko lukete.
Beniro Muros, Feniss-eko zuzendariak dio zaharkitze programatua, etorkizunean gure inguruan aurkituko ditugun milaka hondakin elektronikoen arrazoietako bat dela.
2025ean produktu elektronikoetatik eratorritako 53,9 milio tona hondakin sortuko dira, Nazioarteko Birziklapen Bulegoaren kalkuluen arabera.
Egoera hau kezkagarria izaten hasi da hondakin mota honen bolumena geroz eta handiagoa delako eta aurreikuspenen arabera joerak gorantza jarraituko du, mugikorrak ekoizten dituzten zenbait etxek urtean 2 edo 3 Smartphone eredu merkaturatzen ari baitira.
Zer egiten da akatsak dituzten mugikorrekin edo zaharkituak geratu direnekin?
Gero eta telefonia enpresa handi gehiagok erabileraz kanpo geratzen diren gailuak birziklatzeko programak ateratzen ari dira. Gaur egun, gailu hauen birziklapena hurrengoan datza: osagarri bakoitza banaka bereiztea, egoera onean daudenak berrerabiltzeko eta egoera txarrekoak baztertzeko.
Prozesu hau azkartzeko teknologia neurri handian hobetu da, adibidez, Apple-en Daisy robot birziklatzailea gai da orduan 200 iPhone kudeatzeko, baliagarriak diren osagarriak kentzeko eta osagarri horiek multzoka ordenatzeko, bere berrerabilpena erraza eta sistemikoa izan dadin.
Smartphone-en bizitza erabilgarriaren etorkizuna.
Espainian zaharkitze programatua zigortuko duen eta Smartphone-en bizitza erabilgarriaren luzapena bermatuko duen lege bat garatzea itxaroten jarraitzen dugu.
Bitartean, aparatu elektriko eta elektronikoen birziklapenerako proiektuen bilakaera positibo bat bizitzen ari garela esan daiteke. ZICLA-k AEEH-en birziklapenarekin lotutako zenbait proiektuetan parte hartu du eta horien artean FENIX proiektua nabarmentzen da, zeinek AEEH-tatik eratorritako plastiko estirenikoekin lehengai berri bat sortzeko helburua izan zuen.
0 Comments