Bloga

Slow Ura: ostalaritzako lokaletan Bilboko iturriko uraren kontsumoa sustatzeko kanpaina berria.

8 Urt, 2020 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bilbao – Bizkaia Slow elkarteak, ostalaritzako lokalek bezeroei iturriko ura eskain diezaieten sustatzeko, kanpaina berri bat abian jarri dute. Botilaratutako uren aurrean, iturriko ura kontsumitzeak onura asko ditu batez ere, ingurumena zaintzearekin eta kontserbatzearekin zerikusia dutenak.

Bilboko ura.

Azken urteotan, hainbat ikerketa independentek Bilboko ura Estatu osoko onenen artean kokatu dute, mineralizazio txikiko ur bigun gisa definitzen baitute. Era berean, Ur Partzuergoak urteko 365 egunetan etengabe 24 orduz bere jarduera-eremuan hornitzen duen uraren kalitatea bermatzen du.

Kanpaina.

ZICLA Slow Ura Slow Ura: ostalaritzako lokaletan Bilboko iturriko uraren kontsumoa sustatzeko kanpaina berria. 1“Slow Ura” mota honetako hirugarren kanpaina da. Aurretik, “H2O Bilbao” proiektu solidarioa (2014) eta “H2O Bilbao, mesedez!” kanpaina (2016) egin zirelarik. Horietan, pitxer solidario bat eta “Agua del grifo de Bilbao” izena bederatzi hizkuntzatan idatzita zuen kristalezko botila bat diseinatu ziren hurrenez hurren.

ldo horretatik, aurtengo kanpainak jatorrizko ideia berari eutsi dio: ur-hornidurako zerbitzu aurreratuak dituzten herrialdeetan nagusi den joerari jarraiki, jatetxeetan iturriko ura doan kontsumitu dadin sustatzea. Oraingoan, kristalezko botila berriek ostalaritza-establezimendu bakoitzaren irudi korporatiboa dute.

Partaideak.

Orain arte, 16 jatetxek, Bilbokoak gehienbat, baina baita Karrantza, Getxo eta Larrabetxukoak ere, babestu dute kanpaina hau, eta lokal gehiagok ere bat egin dezaten espero da.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.