Bloga.

  • eco-innovación

Produktu edo zerbitzuak sistema zirkular batera egokitzea.

Zer da ekonomia zirkularra?

Ellen Macarthur fundazioa mundu mailan buru da, ekonomia zirkularra enpresa arduradunen, gobernuen eta akademia kideen agendetan kokatzeagatik. Ekonomia zirukularra hurrengo moduan definitzen du: “definizioz, ekonomia zirkularra konpontzailea eta birsortzailea da eta produktu, osagai eta baliabideek balioa eta erabilgarritasuna uneoro mententzea bilatzen du. Ekonomia zirkularra, garapen positiboa jarraitzen duen ziklo batean datza, kapital naturala kontserbatu eta hobetzen duena, baliabideen erabilera optimizatzen duena eta sistemaren arriskuak minimora txikitzen dituena, baliabide mugatuak fluxu berriztagarrietan kudeatuz”.

Beste hitzekin esanda, ekonomia zirkularra produkzio eta kontsumo kateak ixtean datza, hau da, bere bizitza zikloaren amaierara heldu den produktu bat produkzio katera berriro sartzea.

Gaur egun praktika hau ezinbestekoa bihurtu da, izan ere, ekonomia lineal batetik zirkular batera aldatzea beharrezkoa da baliabideen erabilera jasangarri bat egiteko.

Hori dela eta, Europa mailako politika eta direktibak sistema zirkular baterantz aldatzen ari dira, jarduera ekonomikoak textuinguru honetara moldatzea errazteko. Ekonomia zirkularrean oinarritutako produktu edo zerbitzu bat diesinatzeko ohiko arazo bat izaten da produktu edo zerbitzu hori ekonomia lineal batean oinarritutako sistema orokor batean lehiatu beharko dela.

Diseinu zirkularrerako gakoak.

Ecocircular blog-ean Diseinu Zirkular bat lortzeko zenbait gako deskribatzen dira.

  • %100 birriztagarriak, birziklagarriak edo biodegradagarriak diren materialak edo baliabideak aukeratu.
  • Materialen birzirkulazio eta hondakinen balorizazio aukera guztietatik abiatuz negozio aukerak identifikatu.
  • Energia berriztagarriak baliatzen dituzten teknologiak erabili.
  • Erabakitze prozesuan zehar lehentasuna eman Bizi Zikloaren Kostua kontzeptuari.

 

Gure jarduera sistema zirkular batean oinarrituta dago.

Zicla-ren lan egiteko modua sistema zirkularrarekin bat dator %100ean. Ardatza baliabideen zikloan jartzen dugu eta material eta produktuen berrerabilpenean, konponketan, remanufaktran eta birziklapenean oinarritutako eredu bat jarraitzen dugu, baliabide birjinak erabili ordez.

Bai bidegorrietarako gure bereizgailuak zein gure autobus plataformak, plastiko birziklatu eta birziklagarriz eginda daude %100ean. Plastikoa hainbat hondakin iturrietatik lortzen dugu, hala nola kable elektrikoen plastikozko estaldura, mahuka hondakinak, ehun sintetikoak, etab. Halaber, gure produktuak haien bizitza erabileraren amaierara heltzean xehetu eta industria prozesura bueltatu daitezke.

8 Aza, 2018 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.