Bloga.

  • saria car mining proiektuari

Car Mining proiektuak saria jaso du berreskurapen arloan berrikuntzari eman diren SIGRAUTO Sarien lehen edizioan.

Pasadan ekainak 13 SIGRAUTOk antolatutako Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen Kudeaketa eta Birziklapenaren inguruko zortzigarren Topaketa Nazionala ospatu zen. Honetan, arreta nagusia eskaini zitzaion legez kanpoko ekimenen aurkako borrokari eta ekonomia zirkularrari. Ekitaldian zehar bigarren Saria CAR MINING proiektuari eman zioten.

Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen Kudeaketa eta Birziklapena Espainian.

Produzitzaileen esfortzu handiak egin dituzte azken urteotan merkatuan jartzen dituzten ibilgailuen bizitza amaierarekin lotutako betebeharrak betetzeko.

Erabileraz Kanpoko Ibilgailuen Espainiako Kudeaketa eta Birziklapen sarea Europar Batasuneko handiena eta hobeto banatuta dagoena da eta Tratamendurako Baimendutako 555 Zentro /TBZ) eta fragmentaziorako 26 instalazio biltzen ditu. Espainia osoan zehar sakabanatutako zentroen sare zabal honi esker, araudiak ezarritako %95eko berreskurapen helburua heltzea lortu da.

Horretaz gain, Espainiak bajen tramitaziorako sistema eraginkorrenetariko bat dauka eta honek, bizitza amaieran “toki ezezagunean” dauden ibilgailuen ehunekoa murrizten laguntzen du.

Saria CAR MINING proiektuari.

saria car mining proiektuariEkitaldi honetan, Berrikuntza Berreskurapenean SIGRAUTO Sarien 1.go edizioan, hiru proiektu irabazleei saria eman zitzaen.

Hiru sarietatik bigarrena CAR MINING “Plastiko berreskurapena TBZ-etan” proiektuarentzako izan zen. Proiektua EKI-etatik plastikozko zenbait pieza konkretu ateratzean datza, gero pieza horietan materialak birziklatzeko eta merkatuan berriro sartzeko galauts edo plastiko birrindu moduan.

CAR MINING proiektuaren liderra Autogrúas Sant Jordi S.L. enpresa izan da eta EKI-en plastikoen berreskurapenean aditutako beste bi enpresaren laguntza teknikoa izan du, Econia Empresarial SL, ingurumen ikerkuntza eta poriektuen kudeaketan aditutako enpresa eta ZICLA, hondakinetatik lehengai berriak garatzen aditua den enpresa.

CAR MINING proiektuak Kataluiniako Hondakin Agentziaren “Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Proiektuentzako Diru-laguntza” jaso zuen 2017an.

 

20 Ira, 2018 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.