Sant Sadurní d’Anoia (Bartzelona) lehenengo Vectorial® autobus plataforma modularra instalatu du Mestre Antoni Torelló kaleko geltokian (38. zkia). Plataformak autobusetarako irisgarritasuna hobetzen du eta espaloitik doazen ibiltarien joan-etorria hobetzen du, izan ere autobusa itxarotea ahalbidetzen du, espaloi mailako zirkulazioa oztopatu gabe.
Plataformaren ezaugarririk nabarmenenak egoera klimatiko ezberdinekiko eta inpaktuekiko erresistentzia handia dira. Gainera, modularra denez gero, luzera eta zabalera ezberdinei egokitu daiteke.
Burututako instalazioak.
Plataforma hau Kataluniako herri ezberdinetan instalatu da jada, hala nola, Ripollet, Badalona eta Barcelona, Frantziako dozena bat herrietan eta New York-eko udalaren arreta bereganatzea lortu du Brooklyn-en plataforma bat ezarriz.
Ekoetiketa.
ZICLA-ren autobus plataforma honek ekoetiketa bat lortu du, Distintivo de Garantía de Calidad Ambiental zigilua hain zuzen, plastiko birziklatu eta birziklagarriz %100-ean osatuta dagoela ziurtatzen duena.
0 Comments