Bloga

Bidegorri berria Zaragozako Sagasta pasealekuan.

7 Ira, 2017 | HIRIA | 0 comments

Zaragozako udalak ZICLA-ren Zebra® bereizgailuaz fidatu da berriro ere, oraingoan Sagasta pasealekuko bidegorria babesteko.

Zaragozako bidegorriak.

sagasta pasealekuko bidegorriaZaragoza bere klima, orografia eta tamaina dela eta, bizikleta eguneroko garraiobide moduan erabiltzeko baldintza ederrak eskaintzen dituen hiria da. Baldintza hauek oinarritzat hartuta, 2008an Zaragozako Udaletxeko Mugikortasun Zerbitzua bizikletarentzako berariazko zerbitzuak garatzen hasi zen.

Ibilbide honen hasiera Bizikletaren Bulegoaren eraketarekin hasi zen, 2008an hasi zena. Erakunde honen helburua Zaragoza hiria bizikletaren laguna izatera laguntzea da.

Urtebete geroago, 2009an, Oinezko eta Txirrindularientzako zirkulazio Ordenantza sartu zen indarrean, bere helburua arauak ezartzea eta bide publikoko erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak modu argian zehaztea izan da.

Azkenik, Bizikletarentzako Plan Zuzendaria garatu zen, bertan hiriko garraiobideen artean bizikleta integratzen duten azpiegiturak burutu eta bultzatzeko neurriak gartzen dira; plan hau 2010eko miatzak 20 onartu zen.

Sagasta pasealekuko bidegorria.

Bizikletarentzako Plan Zuzendaria garatu zenetik zazpi urte pasa direnean, ZICLA-ren  Zebra® bereizgailuekin babestutako bidegorri bat inauguratu da: Sagasta pasealekuko bidegorriaren lehen zatia, Paraíso plaza eta Goya etorbidearen artean, abuztuaren 28an irekia.

Teresa Artigas, hiriko Mugikortasun zinegotziaren hitzetan, bidegorri berri honen eraikuntzak “mugikortasun jasangarriaren aldeko apustu garrantzitsu bat suposatzen du hiriaren erdigunera heltzen den bide nagusietako batean” mugikortasun jasangarri baten alde lan egiten jarraitzeko eta kotxe pribatuaren erabilera murritzeko.

ZICLA eta bidegorriak.

ZICLA-n 10 urte baino gehiago daramagu hondakinak industriarentzako material berrietan bilakatzeko eta hauekin hiri altzari eta trafiko elementu berriak egiteko.

Mugikortasun jasangarri bat garatzeko bidegorriaren garrantziaz ohartuta gaudenez bi produktu lerro ditugu honelako bideak bereizteko. Alde batetik,  Zebra® familia daukagu, txirrindulari eta bidearen gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna bermatzen duena, eta bestetik, Zipper® sistema daukagu, trafiko fluxu ezberdinak banatzeko sistema modular bat, ikusgarritasun handiko bi piezaz osatua.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.