Bloga.

ZICLA Rubiemprèn-en: “Ekonomia Zirkularraren negozio aukerak”.

Ajuntament Rubi

Hurrengo ostegunean, hilak 22 Rubiemprèn-en seigarren edizioa ospatuko da Rubiko Udaletxean (Bartzelona). Ekonomia Zirkularrak eskaintzen dituen negozio aukerei buruzko hitzaldia izango da hain zuzen ere. Saio hau batez ere ekintzaileei eta duela denbora gutxi sortu diren enpresei eskainita dago.

Hitz hauekin ohituta ez dagoenarentzako, Ekonomia Zirkularra, enpresa ekosistemak ulertzeko eta berriro diseinatzeko modua da. Ellen MacArthur Fundazioak definitzen duen moduan, Ekonomia Zirkularra produktuen erabileratik balioa eratzen duen sistema bizidun bat da, eta ez baliabideen eta energiaren kontsumoari lotutakoa. Ekonomia zirkularra bultzatzen duten produktuekin erlazionatutako oinarrizko tresnen artean ekodiseinua gailentzen da.

Jardunaldi honetan ecologing, birziklapena, gastuen murrizketa eta berrerabilpenari buruz hitz egingo da. Horretaz gain entzuleek, ideia berritzaile eta bideragarriak sortzeko, enpresa iniziatibak eredu zirkular batean integratzen ikasi ahal izango dute dinamika baten bidez.

Hizlariak.

Jardunaldi honetako hizlariek Ekonomia Zirkularrarekiko izan dituzten esperientziak partekatuko dituzte. Hizlariak hurrengoak izango dira: Nicola Cerentola, Ekonomia Zirkularrean bio-oinarritutako negozioetan aditua, Alfredo Balmaceda, ZICLA fundatzailea, hondakinak hirietako trafikoa, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko produktu eta material berrietan eraldatzen dituen enpresa, Ignasi Canal, Axioma Solucions ekimeneko zuzendaria, kirurgia eta zuntz materialen logistika zerbitzuak ematen dituena eta Leandro Milano, Wallapop plataformako finantza zuzendaria, partikularren artean bigarren eskuko artikuluak salerosteko plataforma.

Antolatzaileak.

Jardunaldia Rubí hiriko Udaletxeak eta Rubí-ko enpresarentzako Zerbitzu-Bulegoak antolatu dute. Jardunaldira apuntatzeko egizu klik hemen.

 

15 maiatza, 2017 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.