Blog

Rolling Plastics eta Erabilerarik Gabeko Ibilgailuetatik lortutako pastikozko galautsak.

16 Urt, 2017 | EKONOMIA ZIRKULARRA | 0 comments

161109_logo-ue-feder14-20-vfu-ihobe-png

Rolling Plastics proiektua, berriki amaitua, Erabileraz Gabeko Ibilgailuetatik (EGI) plastikozko galauts birziklatua lortzeko bidea garbitu du. Proiektu honetan, EGI-etatik ateratako piezak erabili dira merkatuak onartzeko moduko plastiko mota ezberdinetako galautsak lortzeko.

Honetaz gain, material plastiko hauekin lotutako sektore bakoitzaren beharrak eta zailtasunak ezagutu ahal izan dira eta etorkizunean jarduera hau maila industrialean ezartzen lagundu dezaketen ondorio oso interesgarriak atera dira.

Bizi Zikloaren Analisi konparatiboa.

Bizi Zikloaren Analisiaren bidez ikusi da EGI-etatik lortutako plastiko birziklatuen karbono arrastoa, material birjinetatik lortutako plastikoena baino %58,9 txikiagoa izan daitekeela.

Rolling Plastics Ziklo Itxiko Ekonomiako Demostrazio-Proiektuen programaren barnean.

Rolling Plastics, Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Herri-Baltzua) bultzatutako Ziklo Itxiko Ekonomiako Demostrazio-Proiektuen programaren parte da eta FEDER Europako Funtsarekin batera finantzatu da. ZICLA-k proiektuaren buru izan da eta parte hartzaileak Gaiker-Ik4 Teknologi Zentroa, Jubedi eta Econia enpresak izan dira. Hondarribiko Desguaces Vidaurreta-k, Vitoria-Gasteizeko Desguaces García & Arrausi-k eta Mungiako Reciclajes Mungia-k laguntza eskaini dute piezen ateratzea haien instalazioetan egin ahal izateko.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude