Bloga.

Kataluniako Berreskurapen Elkartearen Aldizkaria: Erabileraz kanpoko ibilgailuen berreskurapenean oinarritutako eserleku baten prototipo bat sortzea.

Erabileraz kanpoko ibilgailuen berrabilpenean oinarritutako eserleku baten prototipo bat fabrikazioa.

Dr. Goio Borge – Proiektu Zuzendaria Zicla Euskadin.

Dr. Alfredo Balmaceda – Zicla fundatzailea eta Proiektu saileko zuzendaria.

Zicla-k RESEAT izeneko proiektuan parte hartu du Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) lortutako eserlekuak berrerabiltzeko helburuarekin, gero altzariaren merkatuan saltzeko.

RESEAT proiektua 2016ean hasi zen Tratamendurako Baimendutako Zentroetara (TBZ) heltzen diren EKI-etako eserlekuen egoeraren azterketa batekin, hauen materialak, begizko itxura eta ibilgailuaren zorura lotzeko egitura bereziki aztertuz, hala nola diseinua eta kalitatea.

Bisuzko azterketaren ondorioz zenbait eserleku hautatu eta erauzi ziren prototipoak fabrikatzeko eta honetan, eserlekuaren berrerabilpenean influentzia izan dezaketen zenbait ezaugarri izan ziren kontutan: materialen kalitatea, eserlekuaren mugimendurako motorrak, edota airbag-a eserlekuan bertan agertzea:

Unitate hauek berrerabiltzeko, oinarri funtzioa egingo duen egitura baten ekodiseinua eta fabrikazioa ere egin zen, produktu berrerabili moduan bereizteko aproposa eta bere izaera originala mantentzea ahalbidetzen duena, betiere jatorrizko produktuaren ezaugarriak (pisu altua aulki batentzako baina egokia eserleku batentzako) eta horiei lotutako merkatuaren eskakizunak kontutan hartuz. Horretaz gain, egitura horrek, automobilaren industriak eserlekuetarako erabiltzen dituen errail ezberdinei egokitzeko aukera eman behar zuen, material birziklatu eta birziklagarrietan egina egon behar zuen eta bizitza amaieran desmuntatzeko erreza izan behar zuen. Prozesuak, eserleku berreskuratuaren sanitizazio fase bat eta altzairuzko tutuz egindako oinarri-egituraren muntatzea barne hartzen ditu. Proiektuari esker, TBZ-etan aplikatzeko jarduketa-protokolo bat garatu da baita ere, eserlekuen mantentze eta erauzketa prozesuak hobetzeko asmoz.

Emaitza erosotasun eta kalitate oso altuko eserleku bat da, jatorrizko eserlekuaren mugimenduak mantentzen dituena eta produktu berrerabili baten izaera islatzen duena. Hondakinen hierarkiaren aldetik, lortutako produktuak upcycling bat suposatzen du gaur egun EKI-ei ematen zaien tratamenduarekiko: metalen birziklapena eta gainontzeko atalak (zuntzak, oihalak, plastikoak eta aparrak) hondakindegira botatzea.

RESEAT proiektuaren eserlekua “contract” merkaturako diseinatuta dago: gune publikoak, itxarongelak, tabernak, kafetegiak, etab. Eserleku bikoitzeko bertsio baten egongo da eskuragarri ere bai eta bezeroak bereziki aukeratutako eserleku batekin egiteko prestatuta dago (hau da, bere ibilgailuko eserlekuarekin).

RESEAT proiektua Ekonomia Zirkularra Erakusteko 2016ko Proiektuen programaren baitan garatu da FEDER funtsa europarrek eta Ihobek, Ingurumen Kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Hiri Baltzuak finantzatuta. Zicla-rekin batera, proiektuan Algon, Ideilan, Icaza, Econia eta Habic enpresek eta klusterrak (hurrenez hurren) hartu dute parte eta eserlekuak Desguaces Vidaurreta eta Desguaces Deusto-ren laguntzarekin hautatu eta erauzi izan dira.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.