Bloga

Reus hirian Bizikletaren seigarren Nazioarteko Kongresua ospatu da.

18 Mai, 2017 | Beste batzuk | 0 comments

170518 fira Reus Zipper zebra carril bici plastico reciclado logo

Reus hirian maiatzaren 18 eta 19 artean Bizikletaren Nazioarteko Kongresuaren 6. Edizioa ospatuko da. Hau, bizikletaren munduarekin zerikusia duten esperientzia, berri eta iritzien trukerako topaketa nagusia da non administrazio publikoak, sektoreko profesionalak, erakunde eta bizikletaren erabiltzaileak batzen diren.

Kongresuan landuko diren gaien artean, bizikletaren erabileraren inguruko bultzatzea, diseinua eta segurtasuna egongo dira hiri barneko esparruan edota hiri-artekoan, kirol jarduerari lotuta zein aisialdi edo turismo jardueratan. Ekonomian, osasunean eta ingurumenean dituen inpaktuak ere aztertuko dira eta berrikuntzan eta informazio eta komunikazioen teknologi berrien paperean sakonduko da.

Kongresua Reus hiriko udaletxeak, Camp de Tarragona-ko Diputazioak eta Kataluniako Generalitat bultzatzen dute eta Fira ReusBicicamp ReusFem Bici eta Bizikletaren Defentsarako Plataformak parte hartzen dute.

Bizikleta, gora doan balioa

Europan urtero 2.300 milioi bidai egiten dira bizikletan. Kalkuluen arabera, sortutako inpaktu ekonomikoa 44.000 milioi eurokoa ere izan daiteke, horietatik 9.000 milioi turismoari dagokielarik modu zuzenean. Kongresuak bizikletaren garapenak Katalunian duen potentzial ekonomikoa azpimarratu nahi du, baldintza klimatiko, orografiko eta paisai mailakoak kontutan hartuta.

ZICLA Bizikletaren Nazioarteko Kongresuan.

ZICLA-k bidegorrien segurtasun maila handitzeko dituen sistemak aurkeztuko ditu Bizikletaren Nazioarteko Kongresuan: Zebra® eta  Zipper®.

 

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude