Bloga.

RESEAT-ek erabileraz kanpoko ibilgailuen “upcycling”-a lortu du.

161109_logo-ue-feder14-20-vfu-ihobe-png

RESEAT-ek erabileraz kanpoko ibilgailuen “upcycling”-a lortu du.

RESEAT, Ziklo Itxiko Ekonomiako Demostrazio-Proiektua, bere amaierara heldu da erabilerarik gabeko ibilgailuetatik (EGI) berrerabilitako larruzko eserleku baten eredua lortu duelarik.

Lortutako produktua Orgatek Azokan (bulegorako sormenezko altzariaren munduko azoka nagusia) erakutsi izan da, Colonian (Alemania) eta gaur egun Icaza-ren Bilboko showroom-ean ikuskatu daiteke (Mazarredo Zumarkalea, 47). Denbora gutxira, produktu berritzaile hau merkatuan sartzea ahalbidetuko duen negozio-eredu bat sortzea espero da.

Proiektuan AlgonIdeilanIcazaEconiaZicla eta Habic enpresek parte hartu dute eta Desguaces Vidaurreta-k eta Desguaces Deusto-k eserlekuen aukeraketa eta ateratzean parte hartu dute. Reseat 2016ko Ziklo Itxiko Ekonomiako Demostrazio-Proiektuen programaren barnean egon da eta bere finantziazioa, Europako FEDER programa eta Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Herri-Baltzuaren eskutik etorri da.

RESEAT-ek lortutako “upcycling”-a.

Reseat-ek EGI-etako eserlekuen benetako “upcycling” bat suposatzen du eta ingurumenaren aldetik hobekuntza argiak dakartza larruzko eserleku arrunt batekin alderatuta, bizi ziklo osoan sortutako karbono arrastoak kontutan izanda.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.