Bloga

RESEAT eserlekua Tabakaleran.

29 Mar, 2017 | Beste batzuk | 0 comments

161109 Logo UE FEDER14 20 VFU ihobe.pngtRESEAT eserleku izugarri erosoa da, kalitate handikoa eta erabileraz kanpoko ibilgailuetatik eratorritako eserlekuak erabiliz fabrikatua. Erabilera originalaren mugimenduak kontserbatzen ditu eta diseinu bereizgarri bat dauka, berrerabilpenaren ezaugarriak hautemateko modukoa.

Altzarien banaketan lan egiten duen Icaza enpresaren showroom-ean (Bilbon) ikusgai egon ondoren, RESEAT eredua Tabakalerako Basque Living espazioan aurkitu daiteke gaur egun, HABIC clusterrak bultzatutako espazioa eta Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak sortutakoa non Altzari eta diseinuko ekipamenduaren sektoreko 20 enpresek parte hartzen duten.

Aurki RESEAT eserlekua Salón Internacional del Automóvil de Barcelona (AUTOMOBILE BARCELONA)-n esoazio bat izango du maiatzean, hala nola geroagoko beste azoka eta topaketetan.

Fabrikazio prozesua.

Eserlekua legearen arabera Tratamendurako Zentro Baimendu batean utzitako erabileraz kanpoko ibilgailu batetik erauzi egiten da, garbiketa eta higienizazio prozesu batean zeharpasarazten da eta kolore ezberdinetan margotuta joan daitekeen altzairu herdoilgaitzezko egitura baten gainean jartzen da.

RESEAT proiektua.

RESEAT Ekonomia Zirkularra Erakusteko Proiektu bat bezala hazi zen FEDER funtsa europarrek eta Ihobek, Ingurumen Kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Hiri Baltzuak finantzatuta bere 2016ko Ekonomia Zirkularra Erakusteko Proiektuen programaren baitan. Proiektuaren parte-hartzaileak AlgonIdeilanIcazaEconiaZICLA eta Habic, izan dira eta eserlekuak Desguaces Vidaurreta eta Desguaces Deusto-ren laguntzarekin erauzi egin dira.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude