Bloga.

  • basque living

RESEAT eserlekua Basque Living espazioaren inaugurazioan.

RESEAT eserlekua Basque Living espazioaren inaugurazioan.

05/24-ean Donostia – San Sebastian-eko Tabakalera eraikinean dagoen Basque Living espazioaren inaugurazioa ospatu da. Espazio honek, ekipamendua, altzarigintza eta egurraren sektoreko Euskal- eta Nafar-enpresa ezberdinen produktuak jasotzen ditu eta Habic-ek , Euskal Herriko ekipamendu, egur eta diseinu klusterrak bultzatzen du Gipuzkoako Barne Diseinatzaileen Elkargo Ofizialarekin batera. Orain dela hilabete batzuk, Basque Living espazioan RESEAT eserlekuaren prototipo bat dago ikusgai, Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik eratorritako eserlekuekin egindako besaulkia, larruzkoa eta kalitate handikoa.

Espazio honen inauguraziora hurbildu diren pertsonen artean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburua eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia egon dira eta biek RESEAT prototipoa eta honek eskaintzen dituen kalitate ezaugarriak ezagutu ahal izan dituzte.

Hondakin bat baliabide eta negozio aukeran bilakatzea.

RESEAT eserlekua Ekonomia Zirkularraren hurrengo printzipioan dauka oinarria: baliabideen aprobetxamendu ahalik eta handiena egitea. Horrela, prozesua Erabileraz Kanpoko Ibilgailuetatik (EKI) eserlekuak berreskuratu, garbitu eta higienizatu eta azkenik material birziklatu eta birziklagarrizko egitura batean ezartzean datza, guztiz funtzionala den eserleku berri bat lortzeko. Honetaz gain, diseinu osoak eserlekuaren jatorrizko mugimenduak mantentzea ahalbidetzen du, produktuaren jatorri berrerabilia nabarmenduz.

Laburbilduz, RESEAT ereduak hondakindegian amaituko luketen eserlekuak aprobetxatzen ditu larruzko eta kalitate handiko besaulki berri bat lortzeko, espazio publikoetan, itxarongeletan, etab. Jartzeko oso egokia.

RESEAT non aurkitu

Momentuz, RESEAT Tabakalerako Basque Living espazioan jarraituko du denboraldi batez, edozein bisitarik ezagutu eta frogatu ahal izateko aukera eskainiz. Era berean, beste prototipo bat ikusgai dago Zicla-k Bartzelonan duen bulegoan. Honetaz gain, proiektuak web orrialde bat du jada, eskaerak eta kontsultak egiteko aukera eskaintzen duena: www.reseat.eus

RESEAT proiektua Ekonomia Zirkularra Erakusteko 2016ko Proiektuen programaren baitan garatu da FEDER funtsa europarrek eta Ihobek, Ingurumen Kudeaketarako Eusko Jaurlaritzaren Hiri Baltzuak finantzatuta. Zicla-z gain, proiektuan parte hartu duten enpresak Algon, Ideilan, Icaza, Econia eta Habic izan dira eta eserlekuak Desguaces Vidaurreta eta Desguaces Deusto-ren laguntzarekin aukeratu eta erauzi izan dira.

25 maiatza, 2017 I Kategoriak: GAUR, BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.