Bloga.

RecoverAl: Erabilerarik gabeko ibilgailuetatik (EGI) aluminioz eta aluminiozko aleazioez egindako piezen berreskurapena.

Automobilgintzaren sektorean, gero eta ibilgailu arinagoak eta kontsumo txikiagokoak ekoizteko, altzairuzko piezak aluminioarekin ordezkatzeko joera dago. Honen ondorioz, erabilerarik gabeko ibilgailuetan aluminioaren presentzia handitzea aurreikusten da.

RecoverAl eta Ekonomia Zirkularra.

Aipatutako egoeraren aurrean, RecoverAl proiektua EGIetan dauden aluminiozko piezen balorizazioa optimizatzeko irtenbide gisa aurkezten da.

RecoverAl ekonomia zirkularra sustatzen duen proiektua da, izan ere, Tratamendurako Zentro Baimenduetan EGIetako aluminiozko piezen bereizketa optimizatzetik abiatuz, bigarren mailako aluminiozko galdategietan kalitate oneko metala berreskuratzea ahalbidetzen da, azken hauetan zatikatzailetik datorren kalitate txikiko material birrinduaren ordez, aluminiozko piezak zuzenean gehitzein baitira.

RecoverAl eta sinbiosi industriala.

RecoverAl proiektuak tokiko/eskualdeko sinbiosi industriala ere sustatzen du, izan ere EGIetatik banadutako aluminioaren bizitza-amaierarekin lotutako balio katearen aktore ezberdinak inplikatuko ditu, batez ere:

  • Fabrikatzaileak.
  • EGIen kudeatzailea (Tratamendurako Zentro Baimendua).
  • Eraldatzailea (bigarren mailako aluminioaren galdaketa).

Gainera, birziklapenaren egungo urratsak murriztuz, balio-katea sinplifikatzea proposatzen da. Azkenik, emaitzak jakinarazteko eta transferitzeko aurreikusitako ekintzen bidez, gainerako Tratamendurako Zentro Baimenduetan eta galdategietan ezagutu eta erreplikatu ahal izango da.

Parte hartzaileak.

RecoverAl proiektuak, proiektuaren liderra den AUTOGRUAS San Jorge SLren (aurrerantzean, AGSJ), aurretiko ezagutzak eta esperientzia ditu abiapuntu. Honez gain, bigarren mailako aluminioa galdatzeko galdaketa espezializatu baten (Grupo Clemente aluminio, SL), ECONIA EMPRESARIAL.S.L. (Ekononia) eta ZICLACITIES, S.L. (ZICLA®) enpresen laguntza izango du, azken bi hauek ingurumen-bideragarritasunaren analisian, ekonomia zirkularrean lan-protokoloak prestatzen, automobilgintzaren sektoreko metalen balorizazioan aholkularitza teknikoan, eta hondakinen kudeaketan eta tratamenduan adituak izanik.

Finantziazioa.

RECOVERAL proiektuak Kataluniako Hondakinen Agentziaren laguntza ekonomikoa du, ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzen deialdiaren esparruan.

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.