Bloga

ZICLA, PorElClima Komunitatera gehitu da Eusko Jaurlaritza eta beste 24 euskal enpresekin batera, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.

8 Urt, 2018 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Pasadan azaroak 29, 2017, Eusko Jaurlaritzak eta 25 euskal enpresek publikoki adierazi zuten klima-aldaketaren aurka duten konpromisoa, PorElClima Komunitatea ekimenaren bidez, Gasteizen egin den eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen aitorpen-ekitaldian. Ekitaldi horretara ehuna bat pertsona inguru bertaratu dira, hala nola enpresen ordezkariak, administrazio publikoen ordezkariak, zentro teknologikoen ordezkariak eta Aclima klusterrean biltzen diren ingurumen-sektoreko enpresak. Ekitaldi horretan Eusko Jaurlaritzak aipatutako ekimenarekin bat egin duela egiaztatzen duen diploma eman dio lehendakariari Ecodeseko zuzendari Victor Viñualesek. Atxikimendu hori iragan iraileko Gobernu-kontseiluan formalizatu zen.

PorElClima Komunitatea.

PorElClimaPorElClima Komunitatea egitasmoa, Plataforma Española de Acción Climática plataformak sustatutako ekimena da, zeinari dagoeneko 2.680 pertsona eta erakunde atxiki zaizkion, haien artean Zicla. Ekimen honen bidez, kooperazio publiko eta pribatuko esparru bat proposatzen da Parisen egindako akordioak betetzeko. Horretarako, enpresen estrategia klimatikoek bat egin behar dute gobernuak garatzen dituen ekimenekin, eta haietan parte hartu. Eusko Jaurlaritzak eta 25 euskal enpresek ekimen honetara atxiki dira “aldaketa klimatikoa apaltzeko eta bertara moldatzeko ekintzetan, euskal gizarteko agente guztien erantzunkidetasuna sustatzeko”. Plataformak partaide hauek ditu: Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa, Espainiako Hazkunde Berderako Taldea, Mundu Itunaren Espainiako Sarea eta Ecodes PorElClima Komunitatearen idazkaritza exekutibo gisa.

Ekitaldiak hurrengoen parte-hartzaileak izan ditu: Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua; Victor Viñuales, Ecodeseko zuzendaria, PorElClima Komunitatea ordezkatzen duen erakundea; Aclima, Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea; eta Iñigo Urkullu Lehendakaria. Azkenik, ekitaldiari amaiera eman zaio Eusko Jaurlaritzari eta 25 euskal enpresari atxikipen diploma emanez. Aitorpena jaso duten enpresak hurrengoak dira:

  1. A&B LABORATORIOS
  2. ACLIMA, BASQUE ENVIRONMENT CLUSTER
  3. CEMENTOS LEMONA
  4. CEMENTOS REZOLA
  5. SEYDESA 2000
  6. DYMAN INGENIERÍA
  7. ECOTRES R
  8. EROSKI
  9. EUSKALTEL
  10. FACTOR CO2
  11. FCC ÁMBITO
  12. FERROVIAL SERVICIOS
  13. HIRISENS
  14. IK INGENIERÍA
  15. INDEUMETAL RECYCLING
  16. MIRANDAOLA
  17. ONDOAN, KOOP.S.
  18. ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY
  19. SADER
  20. SIEMENS GAMESA
  21. TECEXSA
  22. TECNIMAP
  23. TRADEBE
  24. ZABALGARBI
  25. ZICLA

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.