Pasa den apirilak 18an, “Plastikoen birziklapena transformatzaileentzako lehiakortasun faktorea” mintegia ospatu zen Plastikoen Zentro Espainolean ANARPLA, Plastiko Birziklatzaileen Elkarte Nazionalaren laguntzarekin.
“Plastikoen birziklapena transformatzaileentzako lehiakortasun faktorea” mintegiaren edukia.
Plastikoen Europako Estrategiak leku oso garrantzitsua izan du mintegi honetan, landutakoen artean hurrengo gaiak ditugu:
- Plastiko birziklapenaren industria europaren testuinguruan.
- Administrazio-eskakizunak eta birziklapen enpresen kaudimenean duten eragina.
- Polimero produktoreak.
- Erantzukizun partekatua birziklapenean.
- Birziklatutako galautsek bete beharreko baldintzak eta haien lehiakortasuna baldintzatzen dutenak.
- Birziklatutako materiala duten piezen merkatua.
- Etab.
Hemen programa osoa jaitsi daiteke.
Mintegi honetan hainbat hizlariek hartu zuten parte, hauen artean, Plastiko Birziklatzaileen Elkarte Nazionala, Cicloplast, Entropy Resins eta Zicla.
Plastikoen Zentro Espainolaren inguruan.
Plastikoen Zentro Espainola irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 1953an sortu zen material plastikoen erabilera egokia eta erantzukizuneko kultura baten jakintzan eta ezarpenean laguntzako halburuarekin. Beste sorkuntzatik, Plastikoen Zentro Espainola estatu mailako elkarte bat izan da, gutxika errederentziazko erakunde bat izatera igaro dena, Espainia mailako plastiko meterialei dagokienez.
ZICLA eta plastiko hondakinak.
ZICLA-n hondakinak aldaketarako aukera moduan ulertzen ditugu. Badakigu urtero milaka tona hondakinek erraustegi edo hondakindegietan amaitzen dutela. Era berean, kontutan hartzen dugu 2050. urterako mundu mailako populazioaren %70 hirietan bizi izango deta eta honek hainbat erronka suposatzen dituela, besteen artean hondakin kudeaketari dagokionez. Horregatik, ZICLA-n gure ingurumena hobetzeko konpromezua hartzen dugu hondakinak industriatentzako material berrietan bilakatuz. Hondakin plastikoen kasu konkretuan hainbat proiektu garatu ditugu, haien artean:
- Galauts birziklatuak lortzea edukiontzien tratamendurako instalazioetako hondakinetatik abiatuz.
- Tetrabrick hondakinen aplikazio industriala.
- Erabileraz kanpoko kable elektrikoen hondakin plastikoen aplikazio industriala.
- Big bag hondakinen balorizazioaren analisi tekniko eta ekonomikoa.
- FENIX priektua: GEEH-etako plastiko estirenikoetatik lehengai berri bat garatzea.
- Rolling plastics: erabileraz kanpoko ibilgailuetatik plastikozko galautsak lortzea.
0 Comments