Bloga

  • uso del plástico reciclado

Zergatik ez da behar adina plastiko birziklatu erabiltzen industrian?

Kalitatea da plastiko briziklatuen erabilera oztopatzen duen eragile nagusia.

Europako enpresek ziurtatzen dutenaren arabera, zaila da material plastiko birziklatuak, bere transformazioa egiteko bezalako kalitatea onargarriekin aurkitzea.

Bost hilabete eta gero Europako Plastiko Transformatzaile Elkarteak, Europan plastiko birziklatuaren erabileraren oraina eta etorkizuna aztertzeko egindako inkestaren emaitzak atera dira.

Aipatutako inkestan 28 herrialdeetako 485 enpresek parte hartu zuten eta hauek izan dira ondorio nagusiak:

  • Plastiko birziklatuak lehengai moduan erabiltzeak oztopo nagusi bat dauka, materialen kalitatea. Berez, Europan plastikoen transformazioan lan egiten duten enpresen ia %60ak uste du oso zaila dela kalitate onargarriak dituzten plastiko birziklatuak aurkitzea.
  • Enpresa hauen bezeroen artean tendentzia orokor bat dago plastiko birziklatuen erabilera ez sustatzeko. Bakarrik %27ak uste du bere bezeroek praktuka honek dakartzan onuren inguruan kontziente direla.
  • Gainera, egungo erregulazio markoak ez du material hauen erabilera sustatzen. Enpresen %60ak uste du indarrean dauden arauak desegokiak direla.

Inkesta hau EuPC-ren ekimen batean markoan burutu zen eta bere helburua, plastiko birziklatuek transformazio industrian duten paperaren inguruan gehiago jakitea izan da.

Zicla eta plastiko briziklatuen erabilera.

Badakigu urtero balio handiko milaka tona hondakin hondakindegietan edo erraustegietan amaitzen dutela. Horregatik, Zicla-n, enpresak eta erakundeak aholkatzen ditugu haien hondakinak industriarentzako lehengaietan bihurtzeko. Hondakinak balorizazio potentizalaren diagnosi tekniko eta ekonomiko egiten dugu, material berrien transformazio prozesuak diseinatzen ditugu eta haien erabileraren araberako aukera industrialak eta negozioak identifikatzen ditugu.

Zicla-n, hondakinak aldaketarako aukera bezala ikusten ditugu. Kontuan hartzen dugu 2050 urteroko munduko populazioaren %70 hirietan biziko dela eta honek erronka handiak ekarriko dituela. Horregatik, Zicla-n, gure ingurumenaren hobekuntzan laguntzera konprometitzen gara hondakinak material erabilgarrietan bihurtzearen bidez. Plastikozko hondakinen kasu konkretuan hainbat proiektu garatu ditugu:

25 Urt, 2018 I Kategoriak: Actualidad I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Barcelona