Plastikoa material oso garrantzitsua izan da eta izaten jarraituko du gure eguneroko bizitzan, izan ere, pertsonon behar asko asetzeko bailio izan du. Gaur egun, produzitu-erabili-bota dugun eredua dela eta, plastikoarentzako irtenbideak bilatzera behartuta gaude behin hondakin bilakatzen denean. Irtenbide bat plastiko birziklatuen merkatua bultzatzea da.
Horretarako, material hauen balio-katearen funtionamendua hobetu beharra dago eta honek inplikatutako guztiek lankidetzan aritzea eskatzen du, plastikoaren industria barne.
Industria hau oso garrantzitsua da Europako ekonomiarentzako, horregatik merkatu jasangarriago batera trantsizioa egiteak, berrikuntzarako, enplegurako eta lehiakortasunerako aukera berriak sortzea eskatzen du, betiere Europar Batasunaren industria politikaren estrategiarekin bat eginez.
Europar Komisioaren papera plastiko birziklatuen merkatua bultzatzeko.
Europar Komisioak, EB-ko industriak plastikoaren birziklapenarekin duen konpromezua ebaluatu du. Ondorio nagusia izan da industriaren konpromezu guztiak betez gero, 2025erako birziklatutako plastikoetatik abiatuta 10 milioi tona plastiko produzitu ahalko liratekela. Aldiz, 5 milioi tonatako eskaera espero da bakarrik, erdia hain zuzen ere. Horregatik, lan egin beharra dago plastiko birziklatuen merkatuan produkzioa eta eskaeraren arteko elkarrekiko konpromezu bat lortzeko.
Horretarako, Europar Komisioa plastiko birziklatuen eskaera dinamizatzeko eta horrela, markatutako helburuak lortzeko ekimenak bultzatzeko prest dago.
ZICLA eta plastiko birziklatuaren erabilera.
Badakigu urtero balio handiko milaka tona hondakin hondakindegietan edo erraustegietan amaitzen dutela. Horregatik, ZICLA-n enpresak eta erakundeak aholkatzen ditugu hondakinak industriarentzako materialetan bilakatzeko. Hondakinen balorizazioaren diagnosi tekniko eta ekonomiko bat burutzen dugu, eraldaketa prozesuak diseinatzen ditugu eta material berrien erabileran oinarritutako industria eta negozio aukerak identifikatzen ditugu.
ZICLA-n hondkainak aldaketarako aukerak bezala ikusten ditugu. Badakigu 2050 urterako munduko populazioaren %70a hirigunetan biziko dela eta honek berebiziko erronkak eragingo dituela, horien artean hondakinen kudeaketa. Horregatik ZICLA-n gure ingirunearen hobekuntzan parte hartzeko konpromezua daukagu, hondakinak industriarentzako materialetan bihurtuz. Plastikoen kasu konkretuan hainbat proiektu burutu ditugu:
- Plastikozko Galautsak lortzea plastikozko ontzien tratamendurako instalazioen errefusatik.
- Tetrabrick ontzien hondakinen aplikazio industriala.
- Kable elektrikoetatik datozen plastikozko hondakinak industrian erabiltzea.
- Big-bags zakuen hondakinen balorizazioaren analisi tekniko eta ekonomikoa.
0 Comments