Bloga.

  • erabilera bakarreko plastikoak

Plastiko fabrikatzaileek uste dute Europako Plastiko Estrategiak plastikoak ingurumenean bertan behera uztea ekiditen lagunduko duela.

Plastiko fabrikatzaileek konfiantza ageri dute Europar Komisioak aurkeztutako Europako Plastiko Estrategiarekiko, uste dute “Hondakindegian Zero Plastiko” helburua lortzeko balioko duela eta plastikoak ingurumenean bertan behera uztea ekiditeko, Lehen pausu bezala, boronodatezko Plastics 2030 konpromezua hartu dute.

Borondatezko Plastics 2030 konpromezua.

Plastics 2030Fabrikatzaile hauek biltzen dituen erakundeak, PlasticsEurope, “Plastics 2030” izena duen borondatezko konpromezua aurkeztu du. Konpromezu honen bidez 2030an merkaturako edukiontzi guztiak berrerabilgarriak eta birziklagarriak izatea eta ingurumenean bertan behera utzita ez geratzea bilatuko dute.

PlasticsEurope-ren 2030rako helburua, “baliabideei dagokienez Europa guztiz zirkular eta eifiziente bat lortzea da, hala nola etorkizuneko belaunaldiekin konprometitutako ekonomia eredu jasangarriago baterantz aldaketa bultzatzea”.

Erakundearen parte diren fabrikatzaileak berrerabilpen eta birziklapen tasa altuak bermatzera konprometitu dira, hurrengo helburuarekin epe ertainera (2030): plastikozko edukiontzien %60a birziklatzea edo berrerabiltzea. Horrela, epe luzerako beste helburua aurreratzen joango dira, alegia, 2040rako berrerabilpen eta birziklapen osoa lortzea Europa mailan.

Bestetik, borondatezko konpromezu honetako beste hanka, plastikoak ingurumenean amaitzea ekiditera egongo da bideratuta, izan ere, Karl-H. Foerster, PlasticsEurope zuzendariaren hitzetan, “plastiko bakar batek ere ez luke ingurumenean amaitu beharko”. Helburu hau, Estatu kide ezberdinetan kontzientziazioa pizteko hezkuntza programa bidez eta “Operation Clean Sweep” programa sendotzearen bidez lortu nahi da.

ZICLA eta plastiko hondakinak.

Badakigu urtero, balio handiko milaka tona hondakinek hondakindegietan edo erraustegietan amaitzen dutela. Horregatik, Zicla-n, aholkularitza eskaintzen diegu enpresa eta erakundeei haien hondakinak industriatentzako material berrietan bilakatzeko. Hondakinen balorizazio potentizalaren diagnosi tekniko eta ekonomiko bat burutzen dugu, material berrien transformazio prozesuak diseinatzen ditugu eta negozio eta industria aukerak identifikatzen ditugu.

2005-etik, hirietan sortzen diren hondakinak, industriarentzako eta hirientzako material eta porduktu berrietan bilakatzeko lan egiten dugu. Birziklapen proiektuak diseinatu eta garatzen ditugu berreskuratu daitezkeen hondakinak, nahiz eta kalitate onekoak izan hondakindegira bideratzen diren horiek material berrietan transformatzeko.

14 Mai, 2018 I Kategoriak: BESTE I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.