Bloga

Bartzelonako Pere IV kalea birmoldatu dute.

6 Uzt, 2017 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Pere IV kalea birmoldatu dute.Bartzelonako Pere IV kaleko birmoldaketan bi norabidetako bidegorri bat barneratu dute eta hau autoengandik banantzeko Zicla-ren Zebra 13 berezgailua erabili dute. Obra lanak fase ezberdinetan egiten ari dira eta lehenengo fasea Roc Boronat eta Bilbao kaleen artean burutu da.

Orain arte hiru zirkulazio bide zituen tarte honetan ez da inolako obrarik egin 1967az geroztik. Birmoldaketaren ostean, kalearen diseinu berriak norabide bakarreko errepide bat dauka, zerbitzu-ibilgailuentzako beste bat, eta azkenik, aipatutako bidegorri bereizia.

Birmoldatze plan honek Bartzelonako Udalarekin bat egiten du, bidegorriak gehitzearen bitartez oinezkoentzako espazioak handituz eta bizikletaren erabilera bultzatuz.

Zebra® bidegorri bereizgailua.

ZICLA Pere IV kalea Bartzelonako Pere IV kalea birmoldatu dute. 2Zebra® bidegorri bereizgailuek txirrindulariaren segurtasuna handitzen dute bere diseinu original eta sendoei esker eta bere banda islatzaileei esker. Aukeratutako materialak, PVC %100 birziklatu eta birziklagarriak, egurats zabalarekiko erresistentzia gaitasun handia ematen dio eta bere ertzik gabeko forma biribilduak kolpeak lehuntzen ditu. Zebra® motako hiru bereizgailu daude altuera ezberdinetakoak: Zebra® 13 (13 cm altueran), Zebra® 9 (9 cm altueran) eta Zebra® 5 (5 cm altueran) mota ezberdinetako bidetara egokitzeko gai. Bereizgailuen antolamendua malgua denez, txirrindularien segurtasun-tartea handitzea ahalbidetzen du eta zorura hiru punturen bidez finkatzen direnez bizitza oso luzea izaten dute.

Zebra® bereizgailuak azken zortzi urteetan zehar mundu osoko hainbat hirietan ezarri dira, hala nola Londres, Istanbul, Txileko Santiago, Houston, Bartzelona, Zeuta, Mendoza, Vilnius, Madril, San Jose,etab. 300 km bidegorritan ezarritako 110.000 bereizgailu baino gehiagok produktu honen kalitatea eta erabilgarritasuna bermatzen dute.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.