Pariseko adierazpena.
C40 nazioarteko sareko 12 hiri handi, erregai fosilik gabeko kaleak lortzeko Pariseko Adierazpena berretsi dute trantsizio energetikoa azkartzeko eta aldaketa klimatikoa balaztatzeko, haien artean Bartzelona.
Hiri hauek hartuko duten neurria Zero emisioko autobusak gutxika gehitzea izango da, 2025rako ibilgailu publikoen flota osoa mota honetakoa izateko helburuarekin.
Adierazpenaren baitan, hirietako zenbait esparru 2030erako Zero emisiokoak kontsideratzea aurreikusten da ere bai, horrela kale berdeago eta osasuntsuago batzuk lortzeko.
Bartzelonaz gain Pariseko Adierazpena berretsi duten gainontzeko hiriak hurengoak dira: Paris, Londres, Los Angeles, Kopenhage, Vacouver, Milan, Mixiko Hiria, Seattle, Quito, Kabo Hiria eta Auckland, bost kontinenteetan kokatuta baina beharrizan komun batekin, biztanleen bizi kalitatea hobetzea eta ingurumena babestea.
Garraioa eta kutsadura.
Garraioak, C40-aren barnean dauden hirietan isurtzen diren negutegi efektuko gasen herena sortzen du. Garraioa airearen kutsaduraren iturri nagusia da, partikula kutsatzaileen laurden baten erantzule delarik.
Hiriak handitzen diren ahala kongestio areagotzen doa eta horrek, jendeak hiriko leku batetik bestera mugitzeko denbora gehiago behar izatea eragiten du. Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian egin zen ikerketa baten arabera, hirietako kaleetako kongestioa Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1-a ere kostatzen zaio lekuko ekonomiari.
Egoera honek, alde batetik eragozpen bat suposatzen du denbora galera eta produktibitatearen gutxipena direla eta, gure ekonomiaren garapena balaztatzen delarik. Eta bestetik, airearen kutsaduraren handipena kaltegarria da gure osasunarentzeko baita ingurumenarentzeko ere.
Zientifikoki frogatuta dago aire kutsatuak ia 4,5 milioi heriotz goiztiar eragiten dituela urtean mundu mailan eta beste hainbat pertsonengan kalteak eragiten ditu bereziki umeengan, asma bezalako gaixotasunak eraginez.
0 Comments