Bloga.

PaperChain: industria-sinbiosiaren aldeko apustua egiten duen negozio-eredu berritzaile eta zirkularra.

Europa, pasta eta paperaren munduko bigarren ekoizlea da, baliabideak kontsumitzen dituen eta urtero 11 milioi tona hondakin baino gehiago ekoizten dituen sektorea. Hondakin horiek zelulosatik abiatuta paper-pulpa fabrikatzeko prozesuen ondorioz sortzen dira.

PaperChain proiektuak, industria-sinbiosiaren eredu bat aurkezten du, europako pulpa eta paper industriak sortutako hondakin fluxu hauek, funtsezko hurrengo sektoreetan lehengai gisa erabiltzean oinarritzen dena:

  • Eraikuntzaren sektorean.
  • Meatzaritza-sektorean.
  • Sektore kimikoan.

 

Finantzaketa.

PaperChain proiektuak 7,8 milioi euroko aurrekontua du, eta EB-k finantzatzen du Horizon 2020 programaren barruan.

 

 

Patzuergoa.

PaperChain proiektua garatzen duen partzuergoa, bost herrialdetako (Espainia, Portugal, Eslovenia, Frantzia eta Suedia) 20 bazkidek osatzen dute eta Acciona Construcciones da honen burua.

PIARC saria.

Munduko Errepideen Elkarteak (PIARC) joan den urriaren 6an ospatutako bere 26. Mundu biltzarrean, PaperChain proiektuaren esparruan garatu den “paper-industriaren hondakinetan oinarritutako errepideak eraikitzeko bigarren mailako lehengaiak” izeneko komunikazioari, Berrikuntza Onenaren Saria eman zion.

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak, Acciona Construcciones-en Zentro Teknologikoak eta Tecnaliak aurkeztutako komunikazioak, egonkortutako lurzoru-geruzetako zementua paper-errefusen balorizazio energetikotik eratorritako errauts hegalariekin ordezkatzeko egindako ikerketaren emaitzak jasotzen ditu. Lan honek, PaperChain proiektuaren azterketa-kasuetako baten esperientziak biltzen ditu. Hain zuzen ere, Villamayor de Gállegon (Zaragoza) egindako proba-tartearenak, non zirkulazio-intentsitate handiko landa-bidearen kilometro bat egokitu zen, bide-zoruaren sekzioa, aipatutako errauts hegalariekin egonkortutako lurzoru-geruza batekin hobetuz.

Lan honetan, lurzorua egonkortzeko erabilitako zementua errauts hegalari horiekin ordezkatzeko bideragarritasun teknikoa frogatzeaz gain, ingurumenaren ikuspuntutik monitorizatzen da ingurumenarekiko duen eragin eza agerian utziz.

ZICLA industria-sinbiosiaren proiektuetan.

ZICLAk honen antzeko proiektuetan parte hartu du, adibide bezala hondakin-uren araztegietako lohien errausketan sortutako errautsak hormigoia egiteko proiektua.

Proiektua hormigoiaren osagaietako bat, harea, udal araztegietan sortutako lohien errausketan sortutako errautsekin ordezkatzean oinarritu zen. Egindako azterketek ordezko hormigoi honen bideragarritasuna egiaztatu zuten, ohiko hormigoien antzera jokatzen baitu.

Comsa enpresa izan zen proiektu honen buru, Promsa Ciments Molins S.A., Uraren Kataluniako Agentzia, UPC eta ZICLA enpresen laguntzaz baliatuz.

7 Urt, 2020 I Kategoriak: GAUR I No Comentarios

Iruzkin bat utz ezazu.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

info@zicla.com | T. +34 932 242 731. C/ Ramon Turró 100-104, 4º-3ª. 08005, Bartzelona.