Urtero, irailaren 16tik 22ra bitartean, Mugikortasunaren Europako Astea ospatzen da. Europako ekimen honek, hiriak garraio jasangarrirako neurri berriak hartzera eta neurri hauek bultzatzera animatzen ditu. Era berean, herritarrak automobila erabili beharrean, bestelako aukera ezberdinak probatzera gonbidatzen ditu.
Ekimen hau 1999an kotxerik gabeko egunaren lehenengo ospakizunarekin hasi zen, ordutik hona Mugikortasunaren Europako Aste bakoitzak ardatz tematiko bat izan du eta aurten ekintzarako deia “Oinez elkarrekin” da. Hau oinez mugitzea herritarrentzat desiragarria, segurua eta osasungarria dela agenda publikoan sartzeko modu bat da, baita garraio aktiboen aldeko apustua ere.
Garraiobide seguru eta erosoetan inbertitzea ez da bakarrik oinezko edo txirrindulari gisa identifikatzen direnentzako, baizik eta gizarte osoarentzako inbertsioa da. Oinezko eta txirrindularientzako irisgarriak, inklusiboak, seguruagoak eta atseginak diren kaleak, guztiontzako kale seguruagoak baitira.
Kale inklusibo, seguru, atseginak eta ingurumen aztarna baxua duten kaleekin dugun konpromesuaren barne, aurten ZICLAn 2019ko Mugikortasunaren Europako Astera gehitu gara eta hau modu proaktiboan egin dugu. Gure langileek Bartzelonan ditugun bulegoetara bizikletaz iristea errazagoa euki dezaten eta bizikletak segurtasunez aparkatu ahal izateko, bizikletentzako aparkalekuak jarri ditugu.
0 Comments