Bloga

“Enpresen arteko sinergiak bultzatzeko” tailerra, nekazal eta elikadura sektoreei bideratuta.

14 Ots, 2019 | GAURKOTASUNA | 0 comments

Pasadan urtarrilak 31, osteguna, “Enpresen arteko sinergiak bultzatzeko” tailerra ospatu zen Calahorrako Paradorean, Euskadi, Errioxa eta Nafarroako nekazal eta elikadura sektoreko enpresen arteko sinergiak eta eko-berrikuntzarako aukerak identifikatzeko helburuarekin eta haien baliabide organiko eta plastikoentzako irtenbideak aurkitzeko.

Tailerrak lehen sektoreko enpresak, transformazio enpresak, banaketa enpresak, makina-fabrikatzaileak, hondakin kudeatzaileak edo balioztatzaileak eta I+G+b zentroak bildu zituen.

Nekazal eta elikadura sektorea lantzeko tailerra.

ZICLA elikadura sektorea "Enpresen arteko sinergiak bultzatzeko" tailerra, nekazal eta elikadura sektoreei bideratuta. 1Tailer honen helburua, nekazal eta elikadura sektoreko enpresen arteko kontaktu sarea handitzea izan da, sinergiak izan ahal dituztenen artean lankidetzarako lehen harreman bat errazteko. Sinergia horiek hainbat motakoak izan daitezke, hala nola:

  1. Batzuen “azpiproduktuak” beste enpresa batzuetan erabiltzea lehengai moduan.
  2. Baliabideen erabilera partekatua, adibidez, espazio librea duen biltegi bat, garraiobide bat edo espezialitate bateko profesional bat.
  3. Lankidetzarako akordioak non enpresa baten teknologia/jakintza beste baten beharrei erantzuten dien.

Helburu hauek lortzeko tailerra hurrengo moduan antolatu zen:

  • Goizean zehar dinamika parte-hartzaile bat egin zen bertaratutako pertsona guztien artean, lan-mahaietan banatuta eta antolakuntzako kideen koordinazioarekin.
  • Arratsaldez banakako bilerak egin ziren, non parte-hartzaileek 20 minutuko bilerak ospatu zituzten beste enpresetako ordezkariekin lankidetzarako aukeretan sakontzeko.

Ondorio moduan, ehundaka sinergia posible identifikatu ziren bertaratutako enpresen artean.

ZICLA.

ZICLA-k ekimenean parte hartu zuen material birziklatuetan aditutako berrikuntzarako aholkilaritza enpresa bezala. Ekonomia Zirkularraren ikuspegitik eigten dugu lan markaturako aukera jasangarriagoak aurkitzeko eta industriaren hondakinak balioztatzea ahalbidetzen duten balio kateak garatzeko, hondakinekin merkatuarentzako onargarriak diren material edo produktu berriak lortzeko.

Finantzazioa.

Tailer hau ORHI proiektuaren baitan ospatu zen, Eskualde Garapenerako Europako Funtsekin (FEDER) finantzatuta dagoen V-A Espainia-Frantiza-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Interreg Programaren bidez eta hurrengo enpresen lankidetzarekin: Saiolan, Azaro fundazioa, Aclima, Ain, Errioxako Gobernua eta Ader.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.