Bloga

Nafarroak ere plastikozko poltsak eta erabilera bakarreko mahai-tresnak debekatu ditu.

8 Uzt, 2018 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

nafarroako hondakinak2015ean 266.530 tona hondakin sortu ziren Nafarroan, bai etxekoak zein komertzialak, honek 1,14kg hondakin suposatzen ditu pertsona eta egun bakoitzeko. Hondakin guzti hauetatik bakarrik %33ak jaso zuen gaikako kudeaketa. Foru zuzendaritzak hurrengo helburua ezarri du datorren hamarkadarako: sortutako hondakinen %70 gaika biltzea eta banatzea.

Nafarroako hondakinak.

Plastiko hondakina.

Nafarroan, 2020ko urtarrilak 1etik aurrera, plastikozko poltsen, kafe kapsulen eta plastikozko mahai-tresnen salmenta eten egingo da.

Plastikozko produktu hauen salmenta debekatzeaz gain, bestelako neurriak hartzen ari dira ere bai. Adibidez, ostalaritza sektorean, non hondakin kopuru handiak sortzen diren, berrerabilpen helburu minimo batzuk fijatu dira eta araudi berri bat sortu da, zeinen arabera, establezimenduek bezeroei iturriko ura dohainik eskaintzeko beharra duten, botiletan saldutako urari alternatiba moduan.

Materia organikoa.

Araudi berria ez dago plastiko hondakinei bideratuta soilik, materia organikoaren gain eragina izango du ere bai. 2022ko urtarrilak 1etik aurera, legeak beharrezko bihurtuko du frakzio organikoaren gaikako bilketa Autonomi-Erkidego honetako populazio osoarentzako. 2020rako helburua hondakin organikoen pisuaren %50a konpostatzera edo biometanizaziora bidaltzea eta 2027rako helburua %70ra igoko litzateke.

Penalizazioak.

Nafarroako hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko neurriez gain, hondakinen sorrerari penalizazioak ezarriko zaizkio era bai. Zerga berri batzuen aplikazioaren bidez egingo da. Aplikazioa pxikanaka egingo da: aurten 5 euroko zerga ezarriko da sortutako hondakin tona bakoitzeko eta zifra hau handitzen joango da 2020ean 20 eurko zerga ezarri arte.

Nafarroako Parlamentuak adierazi du zerga honen bidez lortutako dirua Hondakin Funtsa izeneko aurrekontu-sail konkretu batean bilduko dela eta Lege berriaren proiektuan aurreikusitako helburuetarako erabiliko dela soilik: prebentziorako sentsibilizazio eta ikerketa jarduerak, gaikako bilketa eta garraio sistemen hobekuntza, degradatutako tokiak eta kutsatutako zoruak berreskuratzea, berrerabilpenerako prestatzeko jarduerak, etab.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.