Bloga

Mundu mailako Ingurumenaren Eguna eta Ingurumen Saria 2018.

4 Eka, 2018 | BESTE BATZUK, GAURKOTASUNA | 0 comments

Mundu mailako Ingurumenaren Eguna.

Mundu Mailako Ingurumenaren Eguna Nazio Batuen Asanblada Orokorrak ezarri zuen 1972ko abenduaren 15eko erabakian eta 1974ko ekainaren 5etik ospatzen da.

NBKren arabera, “urtero, Mundu mailako Ingurumenaren Eguna gai konkretu baten inguruan antolatzen da eta berebiziko garrantzia duten arloetan sakontzeko balio du. Aurtengo gaia, Plastikozko Kutsadurarik Gabe, mundu osoko biztanleria deitzen du plastiko bidezko kutsadurarik gabeko planeta baten alde. Urtero 8 milioi tona plastiko itsasora botatzen dira, itsas- eta giza- bizitza arriskuan jarriz eta ekosistema naturalak suntsituz. Helburua gure itsasoetara isurtzen diren plastiko kopurua murriztearen beharraren inguruan kontzientzia sortzea da. Egun honek gogoratzen digu gure eguneroko zenbait ohitura aldatuta, plastikoen bidezko kutsadura murrizteko gai garela horrela natura, bizitza basatia eta gure osasuna ere babestuz. Nahiz eta plastikoak erabilera oso anitzak eta baliagarriak izan, erabilera bakarreko plastikoekiko dependentzia handiegia daukagu eta honek ingurumen ondorio latzak ekartzen ditu”.

Ingurumen Saria 2018.

mundu mailako ingurumenaren egunaKatalunian, Mundu mailako Ingurumenaren Eguna ospatzeko, Lurralde eta Jasangarritasun Sailak Ingurumen Sariaren banaketarako ekitaldia antolatzen du.

Sari honek pertsona fisiko eta juridikoek ingurumena kontserbatzeko egiten duten lana onartzen du hiru kategoriatan:

 

  1. Ingurumen perfileko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuak. Kategoria honetan ekonomia zirkularra lantzen duten eta ikerketa eta garapen faseetan dauden proiektuak eta beraz, oraindik argitaratu ez diren proiektuak saritzen dira.
  2. Ingurumena hobetzeko eta babesteko ekimenak. Modalitate honetan ekonomia zirkularraren oinarriak jarraitzen dituzten eta martxan dauden proiektuak saritzen dira. Inpaktu ekonomikoa, ingurumen inpaktua eta gizartearekiko inpaktua azaldu beharra dago.
  3. Ingurumen hobekuntzaren eta babesaren ibilbidea. Edozein gai edo ekimen motari bideratuta.

 

Aurtengo saria ekonomia zirkularrari zuzenduta dago eta bere helburua ekonomia zirkularraren printzipioak bultzatzen dituzten proiektu berritzaileenak nabarmentzena da, bai industria sektorean zein ikerketa eta berrikuntzaren sektoreetan.

ZICLA-ren parte hartzea Ingurumen Sarietan.

Aurten, Alfredo Balmaceda, ZICLAren ko-fundatzeile eta ko-zuzendari dena, hautagaitzak ebaluatzeko epaimahaian parte hartu du Ingurumenta hobetzeko eta babesteko ekimenak kategorian. Epaimahaiak hurrengo partaideak izan ditu:

  • Ferran Miralles, Lurralde eta Jasangarritasun Saileko zuzendari orokorra, presidentearen paperan.
  • Joan Romero, ACCIÓ erakundearen ordezko kontsailaria.
  • Pilar Chiva, Kataluiniako Hondakin Agentziako Ekonomia Zirkularra Saileko zuzendaria.
  • Alba Cabañas, Lan Sustapeneko ingurumen eta Jasangarritasuneko zuzendaria.
  • Teresa Zamora, Ekimen eta Enpresa departamentuko burua, Vallès Occidental eskualde kontseiluko Lekuko Garapen Ekonomiko saila.

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DATUEN BABESERAKO ZICLA-REN INFORMAZIOA
Helburuak: Webguneko blogean zure iruzkinak argitaratzea Eskubideak: Edozein unetan utz dezakezu indarrik gabe emandako baimena, baita datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eta gainerako eskubideak baliatu ere, info@zicla.com helbide elektronikora idatzita. Informazio osagarria: Pribatutasun-politikaren estekan aurkituko duzu informazio gehiago.